Osteguna, 2019.eko Urtarrilak 17
Aurretiazko izen-ematea egin zuten kirolarien arteko zozketa egin zenetik ia bi hilabete igaro direnean, Zarauzko kirol froga esanguratsuenetarikoa denaren 33.edizioa aurkeztu dute gaur Zarauzko Udaleko Herritarren Arreta Zentroan. Gorka Silvan, Zarauzko Triatloi Elkarteko presidenteak, Ainhoa Murua triatleta olinpikoak eta Iban San Martin, Zarauzko Udaleko Kirol Zinegotziak parte-hartu dute prentsaurrekoan.
Azaroaren 28an burutu zen 2019 ekainaren 8an ospatuko den Zarauzko Triatloiaren izen-emate zozketa. Zarauzko Udaleko pleno aretoan bildu ziren Gorka Silvan presidentea, Xabier Txurruka Zarauzko alkatea eta Iban San Martin kirol zinegotzia. Zozketan 376a izan zen zenbaki saritua eta hortik aurrerako 599 zenbakiek Zarauzko Triatloian izena emateko aukera eskuratu zuten.
Aurrez izen emandakoak 2.800 pertsona izan dira edizio honetan, iaz baino %40 gehiago, alegia. Behin-behineko izen-ematearen daturik esanguratsuena emakumeen presentziari lotutakoa izan da.
Ilusioz jakinarazi dute Zarauzko Triatloi Elkarteko kideek 700 dortsaletatik 99 izango direla
emakumezkoen eramango dituztenak, hau da, iaz baino %58 gehiago. Triatleten jatorriari
dagokionez, 279 izango dira parte-hartuko duten euskal herritarrak, 369 estatu mailakoak eta 52 atzerritarrak. Azken hauek Frantzia, Ingalaterra, Suitza, Alemania, Belgika eta Portugaldik etorriko dira.
“Zarauzko Triatloian parte-hartzen duten jende askoren ahotan entzun izan dugu Zarauzko Triatloia bakarra dela, bizitzan behin egin beharreko froga bat dela, eta horregatik gure leloa bilakatu nahi izan dugu; Zarauzko Triatloia, bakarra da ” adierazi du Gorka Silvan Zarauzko Triatloi Elkarteko presidenteak gaur goizean burututako prentsaurrekoan. Bere esanetan, bost dira nagusiki Zarauzko Triatloia bakarra egiten duten faktoreak:
Giroa:
Zarauzko herriaren inplikazioari eta urtez urte froga hau ikustera gerturatzen diren ikusleei esker, Zarauzko Triatloiaren bereizgarri handienetarikoa da bertako giro euskaldun eta alaia. Frogak herria zeharkatzen du eta herriko plazan amaitzen da, ikusleen berotasuna eta indarra parte-hartzaile guztiengana zabalduz. Kirol froga bat izateaz gain, festa bat ere bada Zarauzko herriarentzat, eta parte-hartzaileek ez dute sekula ahazten bertan ematen zaien babesa.
Zirkuitua:
Pasaia paregabe batean, bi herrien arteko itsasoa igerian zeharkatzen duen 2,9 kilometroko
itsasaldiak, bizikletaz egin beharreko 81 kilometroko ibilbide malkartsuak eta herria korrika
zeharkatzen duen 20 kilometroko lasterketak, Zarauzko Triatloiko zirkuitua bakarra egiten dute.
Ohiko distantzietatik at geratzen den froga da Zarauzko Triatloia, edozein kirolariren burua frogan jartzeko moduko erronka.
Aitzindaria
Zarauzko Triatloia 1987. urtean ospatu zen lehenengo aldiz, triatloi txapelketen mundua oraindik garatzeko zegoen garaian. Estatu mailan burutzen den aurrenetariko triatloia da Zarauzkoa, distantzia bereziak ditu eta maila honetan zaharrenetarikoa da. Ezaugarri berezi hauek, 700 triatleta erakarriko dituzte Zarautzera 33.edizio honetan.
Antolamendu Herrikoia:
Urtez urte lanean diharduten 300 bat boluntariori esker, zirkuitu guztian zehar Zarauzko Triatloiaren segurtasuna, kalitatea eta babesa bermatuak daude. Banakako herritarrez gain, hainbat kirol talde, herri eragile eta triatletek ere laguntzen dute froga antolatzen eta kirolariei beren babesa eskaintzen. Guzti hauen jakintza eta esku-hartzea begi-bistakoa da frogaren kalitatea bermatzen duten hainbat elementutan: alfonbrak froga ezberdinen arteko ibilbidean, seinaletika egokia zirkuitu guztian zehar…
Euskalduna:
Laguntzaileak bertakoak izanik, froga guztian zehar euskara da Triatloiko hizkuntza nagusia. Elkartearen aldetik, komunikazioa elebitan egiten bada ere, euskara lehenesten da; kazetariak, taldekideak... Hizkuntza beraz gain, froga osatzen duten hainbat elementuk ere lotura zuzena dute euskal kulturarekin; irabazleei ematen zaien euskal txapela, parte-hartzaile guztiei eskaintzen zaien euskal gastronomian oinarritutako afaria edo frogan zehar entzun daitekeen musika, esaterako.
Guzti honek izaera bakarra eskaintzen dio Zarauzko Triatloiari. “Esperientziagatik esan dezaket benetan berezia eta hunkigarria dela triatleta batentzat Zarauzko Triatloia” aipatu du 4 aldiz triatleta olinpikoa izan den eta beste 4 aldiz Zarauzko Triatloiko irabazlearen txapela jantzi duen Ainhoa Murua kirolariak. Esentzia honen garrantzia aintzakotzat hartuta, Triatloiaren 33.edizioak orain arteko ezaugarri berak mantentzen jarraitu nahi du, kirol-gogortasuna eta paisaia zoragarriak zeharkatzeko aukera ematen duen froga izaten jarraituz eta parte-hartzaile kopurua mantenduz. Izan ere, frogaren kalitateak lotura zuzena du bere neurriarekin. Parte-hartzaileen kopurua 700 pertsonetara mugatzeak paregabea den ibilbide bat egitea ahalbidetzen du Getariako hondartzatik hasi eta Zarauzko erdigunera arte. Ezaugarri hauetako ibilbide bat egitea ezinezkoa litzateke urtez-urte eskuzabaltasun osoz beren laguntza ematen duten 300 boluntarioak gabe. Beraiei esker, triatletek jarraibideak dituzte ibilbide guztian zehar baita hauen laguntza eta animoak ere. Triatloia
handiagoa egiteak, hau da, parte-hartzaile gehiagorentzat irekitzeak, frogaren kalitatea kaltetu zezakeen, baliabideen neurria areagotzea nahitaezkoa litzatekeelako.Triatleta profesionalen presentzia Triatleta profesionalen presentzia bermatzeko lan egingo du lantaldeak, Zarauzko Triatloia maila gorenean egoteko, maila goreneko profesionalei parte-hartzeko gonbitea eginez. Hau posible izan dadin, izen-emate prozesuan hainbat aldaketa egin dira:
-Iazko lehen hamar triatletek ziurtatuta izan dute euren doako izen-ematea datorren
ediziorako. Triatleta hauei gonbidapen bat bidali zaie antolakuntzatik.
- Azken hiru edizioetako lehen hogei triatletek ziurtatuta izan dute izen ematea (ordainduta).
Talde honek aurretiko izen-ematea bete behar izan du lekua baieztatzeko.
-Antolakuntzak erabilgarri dauden 700 plazetatik 600 dortsal zozketatu ditu. Gainerako 100
dortsal finkatuta dauden kupoak betetzeko gorde dira (emakumezkoak/gizonezkoak,
euskaldunak/nazionalak/nazioartekoak,...). Behin kupoak beteta, gordetako 100
dortsaletatik soberan geratu direnak, itxarote zerrendan dauden triatletei egokituko zaizkie
hurrenkera zorrotzari jarraituz. Erabaki hauekin, maila handiko froga bat bermatzeaz gain, zozketa bidezko esleipen formatuari esker, urtez-urte jasotzen den eskaera jendetsuari erantzuna ematea da Zarauzko Triatloi Elkartearen nahia.
añorga k.k.e
urduliz f.t.
ilcapo hondarribia bidasoa
balonmano casademont zaragoza
real sociedad s.a.d. c
athletic club b
real sociedad s.a.d.
fuenlabrada s.a.d.
tolosa c.f. eskubaloia
barakaldo bm
egia - teila fabrika
ereintza aguaplast