Astelehena, 2016.eko Urriak 24
41 infantil eta 39 kadete ari dira entrenamenduetan, 20 pilotari Gipuzkoa mailako saioetan eta gainontzeko 60ak eskualdeetan; Ander Imaz, Andoni Ugalde eta Beñat Rezusta pilotari profesional gipuzkoarrak dituzte, gainera, bidelagun
Infantil eta kadete mailako 80 pilotari ari dira lanean 2016-17ko mutilen eskuko teknifikazio proiektuan. Irailean hautaketa probak egin eta gero, urri hasieran ekin zieten entrenamendu eta prestaketa saioei.
Klubei laguntzeko eta pilotariei goi mailako entrenamenduak emateko asmoz sortu zuen proiektua Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak (GEPF), duela pare bat denboraldi.
Eta oso esperientzia ona izaten ari da. Gainera, aurten, pilotari gehiagorengana iristeko helburuarekin, Gipuzkoa mailako entrenamenduez gain, eskualdeetan ere teknifikazio saioak izango dira. Honek eskualdeetako klub eta pilotarien arteko harremana hobetu dezakeela uste dugu, kluben arteko sinergiak lortuz eta eskualde mailan pilota sustapenerako ekimenak sortuz.
Hala, 20 pilotarik jardungo dute Gipuzkoa mailako entrenamenduetan, eta 60 pilotari eskualdeetan (Goierri, Tolosaldea eta Aiztondoko 23 pilotari; Bidasoa, Oarso eta Buruntza eskualdeetako 15; eta Deba eta Urolako 22). 80 pilotari horietatik 41 dira infantil kategoriakoak, eta 39 kadete.
Gainera, egun goi mailan diharduten gipuzkoar pilotariak ariko dira haiekin entrenatzaile lanetan. Gipuzkoa mailako entrenamenduak Atanon egiten jarraituko dugu, Iraitz Olaetxearen gidaritzapean. Goierri, Tolosaldea eta Aiztondo eskualdeetako pilotariak Adunan entrenatuko dira, Ander Imaz pilotari profesional oiartzuarrarekin. Lasarte-Orian, berriz, Bidasoa, Oarso eta Buruntza eskualdeetakoak ariko dira, hauek Andoni Ugalde pilotari profesional oiartzuarrarekin. Azkenik, Zestoan, Deba eta Urola eskualdeetakoak bilduko dira, Beñat Rezusta pilotari profesional bergararraren aginduetara.
levante las planas f.c.
barcelona f.c.
bacalaos santymar hondarribia bidasoa 18
egia kopidin 30
cartagena c.f.
real oviedo s.a.d.
sevilla f.c. s.a.d.
real c.d.mallorca s.a.d.
mondragon unibersitatea 72
getxo sbt 106
trapagarán 24
ereintza aguaplast 23