Osteguna, 2016.eko Urriak 27
Real Sociedad 1, Euskal Jolas eta Urnieta 2 hartu zituzten mendean, hurrenez hurren, 1., 2. eta 3. mailako finaletan
Pagazpe (1. mailan), Oiangu 3 (2. mailan) eta Urnieta 1 (3 mailan) dira Gipuzkoako txapeldun berriak larruzko paletan. Hain zuzen ere, Ezker Hormako Kluben Arteko Txapelketako larruzko paletako finalak irabazi zituzten joan den igandean, Urnietan. Hurrenez hurren, Real Sociedad 1, Euskal Jolas eta Urnieta 2 hartu zituzten mendean. Hona hemen jaialdia:
Urriak 23, igandea, 10:00, Urnieta-Udalekoa
1. Larruzko paleta mutilak, nagusiak 2. maila:
EUSKAL JOLAS (Beitia-Etxeberria) 25 / OIANGU 3 (Olaran-Ibarguren) 35
2. Larruzko paleta mutilak, nagusiak 3. maila:
URNIETA 2 (Argiñarena-Garagorri) 14 / URNIETA 1 (Jauregi-Txapartegi) 35
3. Larruzko paleta mutilak, nagusiak 1. maila:
REAL SOCIEDAD 1 (Lopez-Vigeon) 23 / PAGAZPE (Clement-Arruti) 35
1. mailako finalerdiak ostiralean bertan (2016-10-21) jokatu ziren. Real Sociedad 1 taldeak (Lopez-Vigeon) 35-32 irabazi zion Oianguri (Luzuriaga-Andonegi), finalerako txartela lortuz. Eta beste txartela Pagazperentzat izan zen (Clement-Arruti), 25-35 hartu baitzuen mendean Gazteleku (Altuna-Lete).
barcelona f.c.
valencia c.f. s.a.d.
racing club el ferrol
mirandes c.d.
zast 2009
aldapeta maria ikastetxea
barcelona f.c.
madrid cff
ostadar s.k.t -b-
saskiaxular
cartagena c.f. 2
real oviedo s.a.d. 0