Astelehena, 2017.eko Irailak 18
Aurten ere, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Arabako Foru Aldundia, Bizkaiko Foru Aldundia eta Asmoz Fundazioarekin batera Eskola Kiroleko Monitoreentzako Ikastaroa jarriko dugu martxan. Ikastaro hau, on-line burutuko den 20 orduko zati teoriko batez eta 12 orduko iraupena izango duen zati praktiko presentzial batez osatua dago. Behean ikusi dezakezue aurtengo ikasturtean zehar egingo dugun lehenengo txandako datarik garrantzitsuenak. 1. txandaren izen-emate epea irailaren 25tik urriaren 8ra arte da eta beste edizioetan bezala, izen-ematea Asmoz Fundazioaren bitartez egin ahalko duzue helbide elektroniko honetan: HEMEN. .Gainera bertan, ikastaroarekin erlazionatutako bestelako informazioa izango duzue eskuragarri: ikastaroaren egituratzea, irakasleak...
Izen-emate epea: 2017/09/25 - 2017/10/08
Ikastaro hasiera: 2017ko azaroak 6
Ikastaro amaiera: 2017ko abenduak 3
Azterketa eguna: 2017ko abenduak 12
Errekuperaketa eguna: 2017ko abenduak 14
gaztedi rt 45
avk bera bera r.t. 3
cr liceo francés 37
gesalaga okelan zarautz r.t. 13
gijon rugby 0
hernani c.r.e. 58
ampo ordizia r.e. 18
pozuelo ru 30