Kirolak.net

 

Hemen zaude::

  1. Hasiera
  2. Berriak
  3. Berrien xehetasunak

Arku tiraketa 12/2019 BERRIPAPERA: Gipuzkoako Aire Zabaleko XXIV. Txapelketa

Astelehena, 2019.eko Ekainak 10

Data: 2019ko uztailak 6 (larunbata)
Lekua: San Telmo jaurtilekua, Hondarribia
Modalitateak: Arku Biribildua, Arku Konposatua, Arku Tradizionala (Biribildua eta Long Bow) eta Arku Biluzia.
Mailak: Seniorrak. Gizonezkoak eta emakumezkoak.

Lehiaketa:
Sailkapen serie bat eta kanporaketak egingo dira.

Sailkapen Seriea
Arku Kurbatua: 36 geziko 2 serie 70 metrora.
Arku Konposatua: 36 geziko 2 serie 50 metrora.
Arku Tradizionala eta Arku Biluzia: 30 eta 18 metro.

Oharra: Distantzia guztietatik 6 geziko txandak jaurtiko dira

Kanporaketak
Arku Kurbatua: 70 metrora set sisteman.
Arku Konposatua: 50 metrora puntuazioa pilatuta.
Arku Tradizionala eta Arku Biluzia: 18 metrora set sisteman.

Gutxienez LAU arkularik parte hartu behako dute kategoria batean kanporaketak joka daitezen.

Gipuzkoako Federazioak ezarriko du, izena zenbatek eman duten aintzat hartuta, zenbat arkulari sailkatuko diren aurrerako, eta lehiaketa hasi aurretik jakinaraziko du.

Ordutegia:
15:00 Beroketa eta materiala berrikusi (3 txandak)
Sailkapen Seriea
Kanporaketak

Izen ematea:
Zenbatekoa: 12 euro
Uztailaren 2ko 19:00ak baino lehen eman beharko da izena, eta Gipuzkoako Federazioaren bidez egin beharko da.
Webgunearen bidez gauzatuko da; ezingo da telefonoa edo posta elektronikoa erabili.

http://www.kirolak.net/eu/index.asp?deporte=tiroconarco&cd=1


Kutxan edo BBVAn kontuan egin daiteke diru sarrera:
KUTXABANK: ES27 2095 5600 86 1061474374

OHAR GARRANTZITSUA:
Lehiaketa honetarako izena ematen bada, Gipuzkoako Arku Tiro Federazioak ondokoak argitaratu ahal izango ditu antolakuntzak zehazturiko hedabideetan eta Interneten: izen-deiturak, jatorria, kategoria eta dortsala, emaitzak, proban ateratako argazkiak eta hartutako irudiak.

Proba hau dela-eta biltzen diren datu guztiak Gipuzkoako Arku Tiro Federazioaren ardurapeko fitxategi batean gordeko dira, denbora mugarik gabe, Federazioaren webgunean markak egiaztatu eta kontsultatu ahal izan daitezen. Arkulariak eskubidea izango du datu horietara sartzeko eta baliogabetzeko.

Era berean, Gipuzkoako Arku Tiro Federazioak Euskadiko Federazioari utzi ahal izango dizkio datuok, edukitzeko eta argitaratzeko.

Lotura interesgarriak

Argazki galeria

Argazki galeria
AFEDEGIren logotipoa