Osteguna, 2017.eko Urriak 19
Alebin eta infantil mailako puntistak lehiatuko dira izaera bereziko txapelketa honetan; finalak abenduaren 17ko asteburuan izango dira ikusgai, Tolosan
Asteburuan (2017-10-22) ekingo diote Zesta-puntako Udazken Txapelketari. Alebin eta infantil mailako puntistak lehiatzen dira txapelketa honetan.
Elkartearen bidez eman dute izena pilotariek, baina norbera ordezkatuz ariko dira. Binaka jokatuko dute, hala ere. Dena den, bikoteak desberdinak izango dira astero, eta puntuazioa ere pilotari bakoitzari egokituko zaio, ez bikoteari. Elkarte desberdinetako pilotariak nahastu nahi ditu txapelketa honek, denek denen aurka eta elkarrekin jokatzeko aukera emanez, hartara maila orekatzen laguntzeko eta lehia bereziagoa egiteko.
Beotibar, Danok Bat, Donostia Jai Alai, Gazteleku, Hondarribia eta Zumaia elkarteetako pilotariek hartuko dute parte. Guztira, 54 puntista lehiatuko dira: 27 alebin, 14 A multzoan (7 aurrelari eta 7 atzelari) eta 13 B multzoan (7 aurrelari eta 6 atzelari); eta 27 infantil, 14 A multzoan (8 aurrelari eta 6 atzelari) eta 13 B multzoan (8 aurrelari eta 5 atzelari).
Denek ligaxka jokatuko dute 1. fasean, urriaren 22tik azaroaren 26ra bitartean. Hauexek dira maila bakoitzerako aurreikusitako jardunaldiak:
Alebinak
Urriak 22, Mutriku
Urriak 29, Donostia
Azaroak 5, Andoain
Azaroak 12, Hondarribia
Azaroak 19, Zumaia
Azaroak 26, Tolosa
Infantilak
Urriak 22, Donostia
Urriak 29, Mutriku
Azaroak 5, Hondarribia
Azaroak 12, Andoain
Azaroak 19, Tolosa
Azaroak 26, Zumaia
Abenduaren 3ko jardunaldian jokatuko dituzte finalerdiak. Eta finalak abenduaren 17ko asteburuan izango dira ikusgai, Tolosan.
bacalaos santymar hondarribia bidasoa 18
egia kopidin 30
levante las planas f.c.
barcelona f.c.
bacalaos santymar hondarribia bidasoa
egia kopidin
cartagena c.f.
real oviedo s.a.d.
sevilla f.c. s.a.d.
real c.d.mallorca s.a.d.
grupo inmapa filipenses 76
ulacia grupo zke 67