Asteartea, 2017.eko Abenduak 12
Puntista alebinak lehiatuko dira lehenik, eta infantilak ondoren; 19:45ean hasiko da jaialdia, Beotibarren
Bukatzear da Zesta-puntako Udazken Saria. Han zuzen ere, ostiral honetan jokatuko dira finalak, Tolosako Beotibar pilotalekuan, 19:45ean hasita. Puntista alebinak lehiatuko dira lehenik, eta ondoren infantilen txanda izango da. Ondoren zehazten dugu jaialdia:
Abenduak 15, ostirala, 19:45, Tolosa-Beotibar
1. Zesta-punta, alebinak: ALTUNA (Beotibar) - IRAOLA (Beotibar) /
AMBOAGE (Hondarribia) - FLORES (Danok Bat)
2. Zesta-punta, infantilak: AGUIRRE (Zumaia) - LIZARDI (Danok Bat) /
EGAÑA (Zumaia) - URETA (Zumaia)
Ligaxka amaituta, kategoria eta multzo bakoitzean 1. eta 2. postuan sailkatutako aurrelariak eta atzelariak finalerdietara sailkatu ziren. Hauexek finalerdietako emaitzak (Tolosa, 2017-12-02):
Alebinak
- Altuna (Beotibar) - Iraola (Beotibar ) 2 (13, 12, 5) /
Apraiz (Danok Bat) - Balda (Beotibar) 1 (7, 13, 1)
- Amboage (Hondarribia) - Flores (Danok Bat) 2 (13, 13) /
Garikano (Zumaia) - J.Egiguren (Donostia Jai Alai) 0 (3, 6)
Infantilak
- Aguirre (Zumaia) - Lizardi (Danok Bat) 2 (13, 13) /
Lekube (Danok Bat) - Ansola (Danok Bat) 0 (11, 10)
- Egaña (Zumaia) - Ureta (Zumaia) 2 (13, 6, 5) /
Urreisti (Danok Bat) - Itoiz (Beotibar) 1 (12, 13, 3)
Beotibar, Danok Bat, Donostia Jai Alai, Gazteleku, Hondarribia eta Zumaia klubetako pilotariek hartu dute parte Udazken Sarian. Guztira, 54 puntista lehiatu dira: 27 alebin eta 27 infantil.
Binaka jokatu dute, eta izena klubaren bidez eman duten arren, norbera ordezkatuz aritu dira. Astero bikote desberdinak osatu dira, klub desberdinetako puntistak nahasteko eta, era berean, txapelketa orekatzeko eta lehia bereziago egiteko. Puntuazioa pilotari bakoitzari egokitu zaio, dena den, ez bikoteari; eta hala osatu da gero sailkapena, bakoitzaren puntuazioari erreparatuz.
bacalaos santymar hondarribia bidasoa 18
egia kopidin 30
bacalaos santymar hondarribia bidasoa
egia kopidin
levante las planas f.c.
barcelona f.c.
sevilla f.c. s.a.d.
real c.d.mallorca s.a.d.
cartagena c.f.
real oviedo s.a.d.
grupo inmapa filipenses 76
ulacia grupo zke 67