Asteartea, 2015.eko Urtarrilak 27
Larunbatean urtarrilak 24, hasiera eman zaien Mungiako pilotalekuan aurtengo gizonezkoen 640 kiloko eta emakumezkoen 405 kiloko txapelketei.
Gizonezkoak 640 kilo:
Aurtengo 640 kiloko txapelketako hiru jardunaldietako lehena jokatu zen Mungiako pilotalekuan, hau da, lehen sailkapen jardunaldia.
LIGAXKEI hasiera eman ahal izateko, aritzekoak ziren 7 taldeak bi multzotan bananduak izan ziren.
Zein talde zein multzotan arituko zen erabakitzeko: lehenik aurreko urteko emaitzak kontuan hartu ziren, bi multzo-buru jartzeko eta ondoren gainontzeko partaideak zozketa bidez banandu ziren (kontuan hartuta elkarte bateko “A” eta “B” taldeak beti multzo desberdinetan egon behar direla).
Ondorioz, honela gelditu ziren multzoak ligaxkak jokatzeko prest:
“A” multzoa: ABADIÑO “A” (multzo-burua), SOKARROLA eta ZURAIDE.
“B” multzoa: IBARRA (multzo-burua), ÑAPURRAK, MURUETA eta ABADIÑO “B”
Multzo bietako ligaxkak jokatu ziren, ondorengo sailkapenak lortuz:
“A” multzoaren ligaxkan ABADIÑO “A” nagusitu zen, aurkari biekin jokatutako tiraldiak alde bietara irabaziz.
“B” multzoan ÑAPURRAK elkartea nagusitu zen, bere hiru aurkarien aurkako tiraldi guztiak irabaziz.
Eguneko 7. postua: ABADIÑO “B”
Eguneko 5. eta 6. postuak Zuraide – Murueta non MURUETA nagusitu zen, 5. postua lortu
Eguneko 3. eta 4. postuak Sokarrola – Ibarra non IBARRA nagusitu zen, 3. postua lortuz
Eguneko Lehen eta 2. postuak Abadiño “A” – Ñapurrak non ÑAPURRAK taldeak ABADIÑO “A” garaitu zuen, alde bietarako tiradak irabaziz. Ondorioz, ÑAPURRAK eguneko lehen eta ABABIÑO “A” bigarren gelditu ziren
bacalaos santymar hondarribia bidasoa 18
egia kopidin 30
levante las planas f.c.
barcelona f.c.
bacalaos santymar hondarribia bidasoa
egia kopidin
cartagena c.f.
real oviedo s.a.d.
sevilla f.c. s.a.d.
real c.d.mallorca s.a.d.
mondragon unibersitatea 72
getxo sbt 106