Osteguna, 2018.eko Irailak 13
Euskal Herriko heziketa eskaintzan sortu berri den Kirolaren Kudeaketaren Master bakarrak, espezializatutako profesional adituak prestatzeko beharra dagoela ageriko utzi du
Euskal Herriko Unibertsitateak, EMTESPORT eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren lankidetzarekin berezko Master* bat diseinatu dute kirolaren kudeaketaren arloan dagoen profesional adituen beharra betetzeko. Master berri hau kirol sektoreko profesional tituludunei, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako, Negozioen kudeaketako, Marketing, Ekonomia eta antzeko gradudunei eta Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako gradudunei zuzendua dago.
Master honen berezitasuna, oinarri akademikoez gain, kirol kudeaketan lidergoa duen EMTESPORT euskal enpresaren partehartzean datza, kirol erakundeen eguneroko errealitatea kontutan izanik sortzen diren erronkei profesionaltasunez erantzutea bermatuz.
Egun, kirola, osasuna eta aktibitate fisikoak garapen jarraia dauka eta eragin zuzena dauka gizartean. Kirolaren sektorea ekonomia eta enplegu hazkunde aurreikuspen handienetako duen alor profesional bat da. Faktore askoren eraginaren ondorioz, kirol kudeaketan espezializatutako profesional gero eta gehiago behar dira, berebiziko garrantzia duen jakintza adarra delako kirol industriaren egungo eta etorkizuneko errealitateak eraginkortasunez kudeatzeko orduan. UPV/EHUko Kirolaren Kudeaketa berezko Masterrak eskari honi erantzuten dio.
Masterreko ikasleek 12 irakasgai gainditu beharko dituzte, adibidez ‘Kirol Enpresa eta Erakundeen Zuzendaritza Ekonomiko eta Finantzarioa’, ‘Zuzendaritza Abileziak’ edo ‘Teknologia Berriak Kirol Kudeaketan’. Hauetaz gain osagarri bikainak diren borondatezko praktikak egiteko aukerak izango dituzte kirol sektoreko enpresetan.
Masterra datorren ikasturtean hasiko da, urriaren 5ean, eta Euskal Herriko Unibertsitateko Ekonomia eta Enpresa Fakultatean, Donostian, emango da 2019ko abendura arte.
Izeba emateko epea irekita dago: HEMEN SAKATU.
Informazio gehiago: HEMEN SAKATU.
domusa teknik isb
bosonit unibasket
guuk gipuzkoa basket
melilla baloncesto club
movistar estudiantes
idk euskotren
movistar estudiantes 74
durán maquinaria ensino 68
mondragon unibersitatea 74
ulacia grupo zke 75
cantbasket04 84
gipuzkoa basket easo 66