Osteguna, 2018.eko Ekainak 21
Azpeitia eta Donostia, Herriarteko Gomazko Paleta Txapelketaren lehen edizioko finalean
Igandean jokatuko dute finala, 11:00etan, Donostiako Altza auzoko pilotalekuan
Azpeitiak eta Donostiak jokatuko dute 2018ko Gipuzkoako Herriarteko Gomazko Paleta Txapelketaren finala, igandean, 11:00etan, Donostiako Altza auzoko pilotalekuan. Bi herri hauetako batek izango du, beraz, txapelketaren historiako lehendabiziko txapela janzteko ohorea.
Hauxe izango da finalaren jaialdia:
Ekainak 24, igandea, 11:00, Donostia-Altza
1. Gomazko paleta, banaka frontoi osoan: AZPEITIA / DONOSTIA
2. Gomazko paleta, binaka: AZPEITIA / DONOSTIA
3. Gomazko paleta, banaka 7aren barruan: AZPEITIA / DONOSTIA
Pilotari hauek ordezkatu dute Azpeitia txapelketa honetan: Oier Alkorta, Haritz Aranbarri, Asier Egiguren, Urtzi Lopetegi, Eneko Martija eta Jabi Odriozola.
Eta ondorengoek Donostia (zehazki, bai gomazko paletako bai palako txapelketetan izena emandako pilotarien zerrenda da hauxe): Aitor Agirre, Iñaki Alzuri, Josetxo Amiano, Xabier Arana, Juan Luis Aranjuelo, Jon Armental, Unai Aroztegi, Oscar Barbulo, Aitor Brosa, Martin Celaya, Xabier Elejalde, Iñaki Elorza, Manex Etxeberria, Kristobal Gastesi, Ladis Gomez, Xabier Huegun, Xabier Iraeta, Igor Larretxea, Gorka Luarizayerdi, Joseba Lujanbio, Gillen Martinez de la Hidalga, Iñigo Navarro, Gorka Nuin, Iñigo Oiarzabal, Mattin Otaño, Marcial Otegi, Iñaki Peluaga, Asier Ubarretxena, Santi Ubeda, Iker Udakiola, Mikel Urbieta eta Jon Urresti.
Zumarraga eta Hernani gelditu dira lehen edizioko finalaren atarian. Zumarragak 2-4 galdu zuen finalerdietan Azpeitiaren aurka (1-2 joanekoan: 13-20, 20-11, 19-20; eta 2-1 itzulerakoan: 20-14, 14-20, 20-15). Eta Hernanik ere 4-2ko emaitzarekin galdu zuen finalerdia Donostiaren aurka (2-1 joanekoan: 20-8, 20-14, 19-20; eta 1-2 itzulerakoan: 20-12, 12-20, 8-20).
Zumaiak eta Mutrikuk jokatuko dute Herriarteko Zesta-punta Txapelketaren finala, ostiralean
Mutrikuko Miruaitz pilotalekuan izango da ikusgai jaialdia, 19:00etatik aurrera; azken zazpi urteotan ere beraiek jokatu dute finala
Zumaiak eta Mutrikuk jokatuko dute 2018ko Gipuzkoako Herriarteko Zesta-punta Txapelketaren finala, ostiralean, 19:00etan, Mutrikuko Miruaitz pilotalekuan. Izan ere, ligaxka amaituta, Zumaia sailkatu da lehendabiziko postuan, eta Mutriku izan da bigarren (Donostiarekin berdindu du puntutan, baina aldeko tanto kopuruak finalerako txartela eman dio Mutrikuri); Donostia izan da hirugarren, eta Hondarribia laugarren.
Hauxe izango da finalaren jaialdia:
Ekainak 22, ostirala, 19:00, Mutriku-Miruaitz
1. Kadeteak: ZUMAIA / MUTRIKU
2. Jubenilak: ZUMAIA / MUTRIKU
3. Nagusiak: ZUMAIA / MUTRIKU
Pilotari hauek osatu dute Zumaiako taldea aurtengo Herriartekoan: Eduardo Aguirre, Joseba Aguirre, Luken Aizpurua, Julen Cabanillas, Haritz Egaña, Kimetz Etxabe, Luis Etxabe, Josu Gurrutxaga, Iñaki Lopetegi, Julen Lopez, Ander Manterola, Telmo Manterola, Julen Mugerza, Danel Odriozola, Cristian Saez, Gorka Segurola, Unai Uranga eta Ander Ureta.
Eta ondorengoek Mutrikukoa: Markel Andonegi, Aitor Andonegi, Hodei Arrillaga, Zuhaitz Arrillaga, Xabier Arrizabalaga, Alain Basterretxea, Joseba Iñaki Eleizgarai, Yon Iparragirre, Amets Lekube, Eneritz Lizardi, Oier Lizardi, Aitor Manzisidor, Mikel Manzisidor, Jon Iñaki Mendizabal, Aratz Mendizabal, Ekaitz Mendizabal, Manex Sasiain, Unai Sasiain, Eñaut Urreisti eta Erlantz Urreisti.
Zumaiak Herriarteko Zesta-punta Txapelketaren edizio guztietan hartu dute parte, hau da, 21 aldiz, eta 18 final jokatu ditu (aurtengoarekin, 19.a). Mutriku, berriz, 9 aldiz lehiatu da, eta 8 finaletara (aurtengoarekin) iritsi da.
Zumaia 8 aldiz izan da txapeldun; hain zuzen ere, txapel gehien dituen herria da: 1999, 2000, 2001, 2002, 2003, 2007, 2011 eta 2012 urteetan irabazi zituen finalak. Eta beste 10 bider izan da txapeldunorde: 2004an, 2005ean, 2008an, 2009an, 2010ean, 2013an, 2014an, 2015ean, 2016an eta azkena iazko edizioan. Mutrikuk, berriz, 5 txapel ditu palmaresean, azkeneko bost urteetakoak: 2013, 2014, 2015, 2016 eta 2017. Eta beste 2 aldiz izan da txapeldunorde: 2011n eta 2012an.
Bi herriek, gainera, 7 aldiz jokatu dute finala elkarren aurka, azkeneko zazpi edizioetan, hain justu (aurtengoa 8. aldia izango da finalean aurrez aurre izaten direna). 2011n eta 2012an Zumaiak irabazi zuen, eta 2013tik iaz bitarteko edizioetan Mutrikuk. Ikusteko dago, beraz, Mutrikuk azken urteotako boladari eusten dion, edo Zumaiak txapelketa honetan erakutsi izan duen nagusitasuna berreskuratzen duen. Zorte on denoi!
cartagena c.f.
real oviedo s.a.d.
sevilla f.c. s.a.d.
real c.d.mallorca s.a.d.
bacalaos santymar hondarribia bidasoa 18
egia kopidin 30
levante las planas f.c.
barcelona f.c.
mondragon unibersitatea 72
getxo sbt 106
trapagarán 24
ereintza aguaplast 23