Osteguna, 2018.eko Urriak 18
Infantil kategoriako 32 pilotari ari dira, Urrestillan (Azpeitia), Zizurkilen eta Lasarte-Orian; eta kadete kategoriako 18, Donostian; Iraitz Olaetxea GEPFko teknikaria eta Beñat Rezusta, Ander Imaz eta Andoni Ugalde pilotari profesional gipuzkoarrak dira prestatzaileak
Ekin diete entrenamenduei aurtengo mutilen eskuko teknifikazio proiektuan parte hartzeko aukeratutako pilotariek. 50 lagun dira guztira, infantil kategoriako 32 eta kadete kategoriako 18. Urriaren 10ean hasi zituzten saioak, eta ekainera arte asteazkenero bilduko dira frontoietara, ondo pasa eta trebatzeko gogoarekin.
Pilotariei entrenamendu tekniko eta prestakuntza fisiko pertsonalizatua eskaintzea du xede Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioaren (GEPF) egitasmo honek. 2014-15 denboraldian jarri genuen martxan, eta urtero harrera bikaina izaten du.
Aurtengo deialdia berriz ere infantil eta kadete kategorietako pilotarientzat izan da, eta Gipuzkoako 20 klubetako 92 pilotarik eman zuten izena, 55 infantil eta 37 kadete. Irailaren 16an, 23an eta urriaren 3an hautaketa entrenamenduetara deituak izan ziren, eta ondoren osatu zen pilotarien behin betiko zerrenda.
Esan bezala, 18 pilotari kadete ariko dira Gipuzkoa mailako entrenamenduetan (eskualde guztietakoak dira hauek), eta 32 pilotari infantil eskualdeetan (Deba eta Urolako 12, Goierri, Tolosaldea eta Aiztondoko 10, eta Bidasoa, Oarso eta Buruntza eskualdeetako 12).
Izan ere, infantilei zuzendutako entrenamenduak hainbat eskualdetan izango dira: Deba eta Urolako pilotariek Urrestillan (Azpeitia) izango dituzte saioak, Beñat Rezusta pilotari profesional bergararrarekin; Tolosaldea, Goierri eta Aiztondokoak Zizurkilen elkartuko dira, Ander Imaz pilotari profesional oiartzuarraren gidaritzapean; eta, azkenik, Bidasoa, Oarso eta Buruntzako pilotariak Lasarte-Orian elkartuko dira, Andoni Ugalde pilotari profesional oiartzuarrarekin entrenatzeko.
Kadete kategoriako entrenamendu guztiak, berriz, Donostiako Atano III.enean izango dira, eta Iraitz Olaetxea GEPFko teknikariak gidatuko ditu.
Saioak asteazkenetan izango dira.
Atano III, Iraitz Olaetxea
17:00
Kadete A: Ekaitz Alcantara (Zumaia), Unai Amiano (Tolosa), Ugaitz Amundarain (Tolosa), Ibai Etxeberria (Oiarpe), Xabat Olaiz (Oiarpe)
Amets Uzkudun (Intxurre).
18:00
Kadete B: Oier Alonso (Zestoa), Unai Altuna (Intxurre), Ioritz Astigarraga (Azkotia), Iker Egiguren (Ilunpe), Josu Labaka (Ilunpe)
Xabier Olano (Murumendi).
19:00
Kadete C: Iker Amiano (Tolosa), Aimar Egiguren (Ilunpe)
Jakes Elosegi (Ilunpe), Ekain Lizeaga (Mundarro), Eñaut Lizeaga (Mundarro), Ander Sudupe (Tolosa)
Urrestillako Txikuri Frontoian, Beñat Rezusta (Azpeitia)
18:00
Infantil A: Julen Armaolea (Goierri), Iñaki Auzmendi (Behar Zana)
Ander Balerdi (Zazpi Itturri), Oier Ibarluzea (Goierri), Ugaitz Mujika (Zazpi Itturri).
19:00
Infantil B: Eneko Gorostidi (Zazpi Itturri), Ander Iraeta (Tolosa), Aratz Otaegi (Txapagain), Urtzi Otaegi (Txapagain), Eñaut Otegi (Intxurre)
Zizurkil Intxaur Frontoia, Ander Imaz
18:00
Infantil A: Julen Armaolea (Goierri), Iñaki Auzmendi (Behar Zana)
Ander Balerdi (Zazpi Itturri), Oier Ibarluzea (Goierri), Ugaitz Mujika (Zazpi Itturri).
19:00
Infantil B: Eneko Gorostidi (Zazpi Itturri), Ander Iraeta (Tolosa)
Aratz Otaegi (Txapagain), Urtzi Otaegi (Txapagain), Eñaut Otegi (Intxurre).
Lasarte-Oria Mitxelin Frontoia, Andoni Ugalde
17:00
Infantil A: Aitor Arrillaga (Gazteleku), Joseba Beroz (Gazteleku)
Julen Gaztañaga (Gazteleku), Unax Manterola (Hernani), Manex Martin (Hernani), Eneko Uria (Gazteleku).
18:00
Infantil B: Julen Descarga (Hernani), Oihan Etxeberria (Oiarpe)
Iraitz Goikoetxea (Gazteleku), Unax Landa (Oiarpe), Mikel Leonet (Oiarpe), Oier Zabaleta (Oiarpe).
bacalaos santymar hondarribia bidasoa 18
egia kopidin 30
bacalaos santymar hondarribia bidasoa
egia kopidin
levante las planas f.c.
barcelona f.c.
cartagena c.f.
real oviedo s.a.d.
sevilla f.c. s.a.d.
real c.d.mallorca s.a.d.
mondragon unibersitatea 72
getxo sbt 106