Asteazkena, 2018.eko Abenduak 5
Mutilen 22 urtez azpikoen finala irabazi du Altzatarrak, Gazteleku 2 taldearen aurka; eta Ataunek Intxurre 2 hartu du mendean, neska jubenilen finalean
Altzatarra eta Ataun taldeak ere Gipuzkoako txapeldun berriak dira, gomazko paletako espezialitatean. Hain zuzen ere, joan den ostiralean jokatu zituzten Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako gomazko paletako azken finalak, Donostiako Altza auzoan. Altzatarra taldeak Gazteleku 2 hartu zuen mendean, mutilen 22 urtez azpikoen lehian. Eta Ataunek Intxurre 2 taldea, neska jubenilen finalean. Hemen xehetasunak:
Azaroak 30, ostirala, 19:30, Donostia-Altza
1. Gomazko paleta mutilak, 22 urtez azpikoak:
ALTZATARRA (Rekondo-Udakiola) 25 / GAZTELEKU 2 (Alkorta-Ponce) 14
2. Gomazko paleta neskak, jubenilak:
ATAUN (Perlines-Urrestarazu) 30 / INTXURRE 2 (Agirre-Murua) 25
bacalaos santymar hondarribia bidasoa 18
egia kopidin 30
bacalaos santymar hondarribia bidasoa
egia kopidin
levante las planas f.c.
barcelona f.c.
sevilla f.c. s.a.d.
real c.d.mallorca s.a.d.
cartagena c.f.
real oviedo s.a.d.
bm. utebo vg 23
tolosa c.f. eskubaloia 29