Kirolak.net

 

Hemen zaude::

  1. Hasiera
  2. Berriak
  3. Berrien xehetasunak

Euskal Pilota Udaberri Txapelketa ere asteburuan hasiko da

Osteguna, 2019.eko Urtarrilak 10

Martxoan aurreikusten dira finalak

Asteburu honetan (2019-01-13) hasiko da Udaberri Txapelketa. Espezialitate gehienetako lehiak jarriko dira martxan, hain zuzen ere, eta gainontzekoak hurrengo jardunaldian hasiko dira (2019-01-20).



Laburbilduz, honako jokamoldetan ariko dira pilotariak oraingoz:

Eskuz binaka: kadetetan (21 talde 1.mailan, 16 2. mailan eta 7 3. mailan), jubeniletan (15 bikote 1. mailan. 8 2. mailan eta 3 3. mailan), eta nagusietan (17 talde 1. mailan, 16 2. mailan eta 4 3. mailan)
Gomazko paletaz: emakumezkoetan, jubeniletan (maila bakarra, 3 bikote); eta gizonezkoetan, nagusietan (13 bikote 1. mailan eta 32 2. mailan)
Larruzko paletaz: nagusietan (maila bakarra, 5 talde)
Pala motzaz
Zesta-puntaz



Lehia guztietan, lehenik ligaxka jokatuko dute guztiek. Otsailaren 24ko jardunaldira arte luzatuko da espezialitate batzuetan, eta martxoaren 10era arte beste batzuetan. Ondoren, kanporaketen txanda izango da.



Lehendabiziko finalak martxoaren 10eko jardunaldian izango dira ikusgai; hain zuzen ere, gomazko paleta neska jubenilenak. Martxoaren 17ko asteburuan ere beste hainbat jokatuko dituzte; besteak beste, eskuz binaka kadeteen 2. eta 3. mailakoak, eskuz binaka jubenilen 2. eta 3. mailakoak, eskuz binaka nagusien 2. eta 3. mailakoak, eta larruzko paletakoak. Hurrengo asteburuan, martxoaren 24koan, eskuz binaka kadeteen 1. mailako, eskuz binaka jubenilen 1. mailako eta gizonezkoen gomazko paletako nagusien 1. eta 2. mailako finalak jokatuko dituzte. Eta martxoaren 31ko asteburuan eskuz binaka nagusien 1. mailako finalaren txanda izango da.

Lotura interesgarriak

Argazki galeria

Argazki galeria
AFEDEGIren logotipoa