Ostirala, 2016.eko Uztailak 22
Euskadiko sega txapelketako kanporaketak
Gizonezkoen Euskadiko sega txapelketako bi kanporaketak jokatuko dira uztailaren 24an Aiako Andatza auzoko Aristerrazu belardian. Txapelketan parte hartuko duten 9 segalariak bi multzotan banatuta arituko dira, nahiz eta bi kanporaketak egun eta leku berean ospatuko diren.
Lehenengo kanporaketa: 11:30
.- Julen Gabirondo
.- Mikel Berekoetxea
.- Iban Pardo
.- Jokin Etxeberria
.- Iñigo Mercader
Bigarren kanporaketa: 12:30
.- Igor Esnaola
.- Suharri Irazustabarrena
.- Arkaitz Arteaga
.- Jon Kanflanka
Gipuzkoako 1.mailako aizkora Txapelketa
2016ko uztailaren 26ean, asteartea, Mendaroko Goiñati frontoian , arratsaldeko 6etan Gipuzkoako 1. mailako aizkora txapelketa lehiatuko da.
Aizkolariak:
IÑAKI AZURMENDI PEÑAGARIKANO
MIKEL LARRAÑAGA ELGARRRESTA
UGAITZ MUGERZA MENDIZABAL
ENEKO OTAÑO AIZPURU
XABIER ORBEGOZO AGINAGALDE- Arria V
Txapelketa honetan Jose Mari Olasagasti parte hartzekoa zen arren, abenduan izandako istripuaren ondorioz ezin izango du lehiatu. Hori dela eta, Gipuzkoako aizkora txapelketako arautegiaren 3.5.a) eta 4.3 artikuluetan oinarrituz Eneko Otaño izango da bere lekuan arituko dena.
Aizkolariek egin beharreko lana:
4 enbor 54 ontzako
4 enbor 60 ontzako
2 enbor 72 ontzako
guuk gipuzkoa basket
melilla baloncesto club
villarreal c.f. s.a.d.
at de madrid c. s.a.d.
eibar s.a.d.
eldense c.d.
c.d. bidasoa-irun
helvetia anaitasuna
domusa teknik isb
bosonit unibasket
movistar estudiantes
idk euskotren