Asteazkena, 2019.eko Martxoak 13
Eskuz binakako txapelak jantzi dituzte Mundarrok (kadetetan), Hernanik (jubeniletan) eta Behar Zanak (nagusien 1. eta 2. maila); eta xarekoa ere Behar Zanarentzat izan da
Eskuz binakako eta xareko lehiak ere bukatu dira Trinketeko Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan. Asteburuan jokatu dituzte espezialitate hauetako finalak, Iruran, eta Mundarro, Hernani eta Behar Zana klubentzat izan dira txapelak.
Hain zuzen ere, Mundarrok eskuz binakako kadeteen finala irabazi du, Hernanik eskuz binakako jubenilena eta Behar Zanak nagusien kategoriako biak (1. eta 2. maila). Behar Zana klubak berak irabazi du, gainera, xareko lehia. Ondoren zehazten ditugu finalen bi jaialdiak:
Martxoak 9, larunbata, 11:00, Irura-Ametsa trinketa
1. Eskuz binaka, kadeteak:
MUNDARRO (Lizeaga-Mujika) 40 / BEHAR ZANA 2 (Iraola-Jauregi) 14
2. Eskuz binaka, jubenilak:
GAZTELEKU (Huitzi-Gomez) 23 / HERNANI (Zugasti-Lasa) 40
Martxoak 9, larunbata, 16:00, Irura-Ametsa trinketa
1. Eskuz binaka, nagusien 2. maila:
BEHAR ZANA (Lizaso-Urbieta) 40 / EPLE (Taberna-Aranburu) 30
2. Eskuz binaka, nagusien 1. maila:
BEHAR ZANA 1 (Maiz-Gurutzealde) 40 / URNIETA (Loitegi-Esnaola) 37
3. Xare, nagusiak:
BEHAR ZANA (Lopetegi-Moncada) 40 / AMETSA 2 (Apeztegia-Sainz) 22
domusa teknik isb
bosonit unibasket
villarreal c.f. s.a.d.
at de madrid c. s.a.d.
guuk gipuzkoa basket
melilla baloncesto club
movistar estudiantes
idk euskotren
c.d. bidasoa-irun
helvetia anaitasuna
eibar s.a.d.
eldense c.d.