Osteguna, 2015.eko Martxoak 26
Martxoaren 14an, XX. Espainiko Unibertsitate arteko txapelketa izan zen Madrilen. Bertan estatu guztiko unibertsitateko ikasleak eta baita ere ikasketa profesionaleko kirolariak izan ziren lehian. Horien artean zarauzko 5 gazte: Danel Lopez, Ibon Eguskiza, Aitor Gabirondo, Imanol Zulaika eta Kepa Azpiroz..
Juan Antonio Mendizabal eta Enrike Kortajarena entrenatzaileen begiradapean egindako lanek beraien fruituak eman zuten txapelketa honetan. 5 kirolariak lan ona egin bait zuten, emaitza apartak lortuaz.
Ibon, Imanol eta Aitor, ikasketa profesionalen 77Kg. arteko kategorian lehiatu ziren. Bertan 3. 4. eta 5. Sailkatu zirelarik. Ibon brontzezko domina lortuz bueltatu zen etxera. 100 kg-ko barrera psikologikoa ere haustea lortu zuen, jasotze altxatzean 101 kg jasotzea lortu zuelarik hirugarren saiakeran. Bigarrengo saiakeran 100 kg saiatu zen, baina epaileak altxaldia nulotzat eman ondoren, Ibon eta bere entrenatzailek kilo bat gehiagoren bila joan ziren. Abiadan egindako 81 kiloekin, guztira egindako182 kiloak brontzezko domina balio izan zuen. Imanol oso gertu ibili zen, 80 eta 95 kilo jaso zituelarik (guztira 175), bi taldekideak elkarren artean duten erronkan, oraingoan Ibonen atzetik geratu zelarik. Bestalde, hauen bien atzetik Aitorrek bere errekorrak hautsiz, 75 eta 95 kilo jasoaz modalitate bakoitzean (guztira 170). 94kg arteko kategorian, Kepak, bere txapelketa eginez, urrezko domina eskuratzea lortu zuen, 150 kiloko marka eskuratuz. Unibersitate ikasleen 77 Kg.arteko kategorian, Danel Lopezek zilarrezko domina eskuratzea lortu zuen, txapelketa ezinhobea egin ondoren. Danelek saiakera guztiak onak egin zituen eta bere marka pertsonala guztiak hautsi zituen: abiadan 98 Kg eta jasotze altxatzean 115 Kg-rekin bere marka pertsonalak 8 eta 5 kilo gobetuz hurrenez hurren. Horrela bere guztizko marka 13 kg hobetu zuelarik.
Sailkapenak Hemen sakatu.
barcelona f.c.
valencia c.f. s.a.d.
racing club el ferrol
mirandes c.d.
zast 2009
aldapeta maria ikastetxea
barcelona f.c.
madrid cff
ostadar s.k.t -b-
saskiaxular
oiartzun k.e. 6
mutilvera u.d. 0