Osteguna, 2019.eko Otsailak 14
GKFE-k antolatzen duen Kirol Federatuaren gala, Otsailaren 13an, asteazkena, 19:00tan, Donostiako Aquarium-ean ospatu da, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin.
Sarituen zerrenda:
2018ko Baso Ibilbideko Espainiako txapelduna, arku instintiboa kategorian eta absolutuan. Arku-tiraketan ibilbide luzea egin ostean, titulu estimatu hori lortu zuen, egindako esfortzuaren ordainsari.
Goranzko ibilbideagatik. 2018an, Espainiako selekzioarekin munduko txapeldun izan zen salmonidoen euli-arrantza kategorian.
Berdin-berdinak. Orioko kirol egokituko arraun-kluba, 20 arraunlarik, 3 entrenatzailek eta 2 boluntariok osatua. Espainiako Txapelketan parte hartu zuten 8+ modalitatean, eta sobera lortu zuten beren helburua (norgehiagokan parte hartzea), Gipuzkoako beste arraun-klubek emandako laguntzari esker ere, hala nola San Juan, Zarautz eta Hondarribia.
Denboraldi bikaina izan du 2018an: pertika-jauzian arrakasta ugari izan ditu estatu-mailan, eta azpimarratzeko moduko postuak eskuratu ditu hainbat txapelketatan, hala nola Berlinen egindako Europako Txapelketan eta Iberoamerikako Txapelketan, Trujillon.
José Miguel Gabilondoren oroitzapenetan. 1978an debutatu zuen, 24 urte zituela, Alpine A108 bat eskuratu eta Urrakiko Igoerako lehen edizioan izena eman zuenean, ezin izan baitzuen Arrateko Igoeran, etxeko lehiaketan, debutatu. Mendi-pilotua zen, eta norgehiagoka askotan hartu zuen parte, Euskadin zein beste autonomia-erkidegoetan; Arrateko Igoeran gehien parte hartu zuen pilotua izan zen. Estatuko txapelduna izan zen 1994an, ibilgailu historikoen kategorian, eta titulu mordoa eskuratu zituen Euskadi eta Gipuzkoako txapelketetan. Ia norgehiagoka guztiak ibilgailu berberarekin jokatu zituen: bere Renault Alpine A108arekin. Josemik utzi egin gintuen 2018ko uztailean, baina gauza bat utzi zigun: bere kiroltasuna eta irmotasuna automobilismoan zuen afizioan.
Azken sasoian bere garaipen handien gatik, garaipena ligan lortuz eta kopan.
Haurrentzako optimistean hasi zen lehiatzen, eta ondoren Vaurien motara pasa zen. 1992an munduko txapelduna izan zen. Hainbat arrakasta lortu ostean, urrea irabazi zuen 2004ko Atenasko Olinpiar Jokoetan, eta zilarra Pekinen, 2008an. Lautan hartu du parte Volvo Ocean Race eta behin Barcelona World Race lasterketetan. Mapfreko patroia izan da 2017/2018ko Volvo Ocean Racen eta seigarren mundu-biran, eta garaipen absolutuaren atarian geratu zen.
2018ko denboraldian lortutako merezimenduengatik. Espainiako Kopako txapeldunordea da, Europako Txapelketan Espainia ordezkatzen duen lehen jokalari gipuzkoarra eta selekzioaren historiako rookie onena. Bosgarren sailkatua 10-Bolako Europako Txapelketan, bederatzigarrena 9-Bolakoan eta Holandako Eurotourrean, eta lehen sailkatua Gipuzkoa eta Euskadiko lehiaketa eta liga guztietan.
BOLEIBOLARI LOTUTAKO BIZITZA. 25 urtez egon da Gipuzkoako boleibolari lotuta, pistan zein hondartzan. Euskadiko txapelduna izan da behin baino gehiagotan, eta Espainiako Txapelketako finalista Laredon. Europako hondartza-boleibol txapelduna izan da polizia eta suhiltzaileen arteko txapelketan. Euskadiko selekzioko jokalaria ere izan da. Fortuna taldeko kapitaina izan da estatuko 1. mailan, eta egun Lurauto Fortuna taldeko kapitaina Euskadiko 1. mailan.
Kirol-bizitza luze eta bizia izan du Hiru Txirlo bolari lotuta, Eibarko Asola Berri taldean bereziki. Gipuzkoako banakako hiru txapelketa irabazi ditu, binakako bost eta taldekako lau, eta Lehendakari titulua eta Gipuzkoako bolari onenaren titulua ere eskuratu ditu. Horrez gain, Hiru Txirlo bola modalitateko arduraduna izan da 25 urtean.
Kirol-ibilbide oparoa izan du. Amateur hasi zen, eta 2015ean Espainiako euli-oilar pisuko Espainiako txapelduna izan zen. Egun gimnasio bat gobernatzen du Soraluzen, eta 2017an profesionaletara salto egin zuen. 5 borrokaldi profesional irabazi ditu, garaipen sendoak eskuratuta.
Estatuko eskriman, munduko eta Europako podium gehien eskuratu dituen tiratzailea da. Sei aldiz izan da Espainiako txapeldun, eta bederatzi Euskadiko txapeldun. Zilarrezko medaila eskuratu zuen 2016ko Munduko Txapelketan, eta zilarrezkoa eta urrezkoa Europakoan. Aurten, brontzezko medaila irabazi du Beteranoen Munduko Txapelketan, Livornon (Italia).
Aloña Mendi eskubaloi klubeko atalak 12 urtez antolatu du Oñatiko Korpus txapelketa. Txapelketak Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako lehen urteko infantil selekzioak biltzen ditu, emakumezkoenak eta gizonezkoenak, eta urte batzuetan Errioxako selekzioek ere parte hartu dute. Beraz, 8 taldek 150 jokalari eta 20 entrenatzaile inguru mobilizatzen dituzte goiz eta arratsalde, eta, horrez gain, bazkaria prestatzen dute parte-hartzaile guztientzat.
2018an denboraldi liluragarria egin zuen: Gipuzkoako eta Euskadiko txapelketak irabazi ditu Ehiza Xehea Txakurrarekin modalitatean, eta Espainiako txapeldunordea da modalitate berean. Euskadiko txapelduna eta Gipuzkoako hirugarrena da, Espainiako Ehiza Ibilbideko Txapelketan sailkapen aipagarria du eta hirugarrena da Euskadiko Compak Sporting modalitatean.
Espainiako Zazpiko Errugbi selekzioko jokalaria da, eta XV. diploma lortu zuen 2016ko Rioko Olinpiar Jokoetan. 5 sailkatua 2018ko Munduko Zazpiko Errugbi Txapelketan, San Franciscon, eta 10. sailkatua 2017ko Munduko Errugbi Txapelketan, Dublinen. Txapelduna 2018ko Europako Errugbi Txapelketan, txapeldunordea Europako Zazpiko Errugbi Txapelketan, 18 azpiko kategorian, eta 5. sailkatua 2014ko Gazteen Olinpiar Jokoetan, Nanjingen.
Talde tolosarrak bigarren postua lortu du senior kategorian, duela gutxi egindako Espainiako Taldekako Txapelketan, kategoria absolutuan, eta horrekin batera kategoria gorenera igotzea lortu dute. Kirol federatuan hasi zirenetik, taldeak medaila ugari irabazi ditu. Azken urteetan kirolari berriak sartu diren arren, merezimenduak lortzen jarraitu dute, esaterako 5. postua 2018ko Erregin Kopako 1. fasean eta 2. postua 2. fasean, eta 2. postua Espainiako Talde Txapelketan, kategoria absolutuan.
Izugarrizko kirol-ibilbidea izan du. 2009an hasi ziren bere garaipenak: Espainiako hainbat txapelketa irabazi zituen, eta Europako norgehiagoketan brontze, zilar eta urrezko medailak eskuratu. 2018an, emakumeek Palmer Cupean lehen aldiz parte hartu zutenean, nazioarteko taldeko kide izan zen. South Carolinako unibertsitatearen historiako scoring average hoberena lortu du, eta SEC Championshipeko txapelduna eta 2018ko South Carolina Women´s Golfeko txapelduna da. Atsedenik hartu gabe, 2019 hasieran Augustako Amateur Emakumezkoen lehen Masters Txapelketan parte hartzen ari da, eta 10. sailkatua da Munduko Amateur Rankingean.
1968an, Federazioa sortu zuen, beste batzuekin batera, eta Gipuzkoako lehen txapelketan parte hartu zuen. Marka ugari hautsi ditu eta, azken urteetan, entrenatzaile dabil Zarautz Kirol Elkartean.
Bere ibilbidea saritu nahi du, eta merituen artean: - 2018ko Emakumezkoen Euskadiko Sega txapelketaren txapelduna
- 2017an Gipuzkoako Azkartasuneko Segan Txapelduna
- 2017an Euskadiko Trontza mistoan 2.postua
Aitor Gorriti, munduko txapelduna master kategorian (+45). Bela Abellan, Asier Bernabeu eta Emilio Astier, munduko txapeldunordeak master kategorian (+40).
Gorputz Hezkuntzan lizentziatua Madrilgo INEFen, 1978an. Hezkuntza eta Kirol Fakultateko igeriketa irakasle titularra 1988tik aurreko urteko azarora arte, erretiroa hartu zuelako. Michelin Klubean hasi zen igerian entrenatzen, 78-79 denboraldian, eta ondoren entrenatzaile ibili da 40 urtez Donostiako Real Club de Tenis, Tolosa FK, Bidasoa... klubetan. Kargu teknikoak izan ditu hainbat federaziotan, Espainiako Igeriketa Federazioko entrenatzaile izan zen Espainiako eta munduko txapelketetan, eta igeriketa egokituko entrenatzaile Sydney, Atenas, Beijing eta Londongo munduko txapelketetan. Hizlari ibili da Espainiako eta nazioarteko kongresuetan, eta hainbat argitalpen ere baditu.
Epaile jardun da munduko, Europako eta Espainiako txapelketetan.
KARATE: ALAIN ISASA ZUFIRIA
Toraken Klubeko kidea. Urteko kirolari nabarmenetakoa da: munduko kenpo-kai txapelketetan lehen postuak eskuratu zituen 2005etik 2016ra arte. Gipuzkoako eta Euskadiko Kenpo txapelketak irabazi ditu 2010etik, eta 2018an lehenengo sailkatu zen Espainiako Txapelketan, bigarren Espainiako Kumite Semikenpoko Kopan, eta bigarrena Munduko Katakobudo Txapelketan.
IK Gipuzkoa klubeko mutilen entrenatzaile aritu da 2012an kluba sortu zenetik gaur egun arte. Taldea estatuko 1. mailara igotzea lortu du birritan, baita Euskadiko Goalball Liga eta Euskadiko Txapelketa birritan irabaztea ere. 2013tik, IK Gipuzkoako nesken entrenatzaile ere bada. 2016an Espainiako Txapelketa irabazi zuten, eta finalista izan ziren 2015 eta 2017an. Euskadiko Goalball hautatzailea da 2016az geroztik, gizonezkoen zein emakumezkoen kategorietan.
Egindako esfortzu, dedikazio eta kiroltasunagatik ezgaitasuna duten pertsonei mendia gerturatzeko, beren ordainsaria buru-belarri aritzeagatik eskertuta dauden horien irribarrea izanda.
Munduko txapeldunordeak izan ziren Kelownan (Kanadan) jokatutako talde mistoen norgehiagokan, 2018ko urriaren 13 eta 20 artean. Espainiako talde batek kirol modalitate horretan historian lortutako emaitzarik onena lortu zuten.
Egindako ibilbide luzeagatik, eta denok ezagutzen dugun kirolari ona izateagatik. Espainiako Txapelduna izan zen birritan, kalibre lodiko fusileko 300 m kategorian.
40 urtez lanean piraguismoaren alde, Atletico San Sebastian klubean. Gipuzkoan, aitzindari izan zen eslalom modalitatean, eta beste batzuekin batera eslalom-atala sortu zuen klubean. Oinarrizko mailako entrenatzailea izan da, eta bere eskuetatik neurri handiko kirolariak pasatu dira, hala nola Maialen Chourraut, Jon Erguin, Miren Lazkano eta beste asko.
Saskibaloian izan duen ibilbideagatik, 60 urtean baino gehiagoan era guztietara parte hartu baitu: jokalari, entrenatzaile eta zuzendari gisa.
Gipuzkoako Surf Federazioko presidentea. Bertako Zuzendaritza Batzordeko kide guztiak emakumeak dira, eta kudeaketari bultzada handia eman diote proiektu berritzaileen bidez, esaterako FederArte Euskal Surf Kultura, 2017an Zarautzen jokatutako Munduko Txapelketan abiarazi zutena eta egun 6 lehiaketa dituena euskal zirkuituan. Genero-berdintasuna, ingurumenarekiko errespetua eta kirol barneratzailea bezalako baloreak transmititzea da, besteak beste, proiektuaren helburua. Berriki, eskaera historikoa egin dio Kalifornian dagoen Nazioarteko Surf Federazioari, euskal selekzioari ofizialtasuna aitor diezaioten. Ebazpena baiezkoa izatekotan, mundu-mailan lehia dezakeen euskal selekzioa izango genuke.
Merezimenduak lortzea gogorra izan ohi da. Batzuetan hamarkadak aurrera doaz, eta belaunaldi berriek ahaztu egiten dituzte aurrekoek emandako lehen urratsak; ez dute aukerarik lehen une horiek bizitzeko. Oraina bizi dugu eta etorkizunera begiratzen dugu, baina ez dugu iragana ahaztu behar: maite dugun kirola hartu eta aurrera eraman zuten horietaz ari gara, hain zuzen ere. Jon Alegria hasieran ibilitako horietako bat da. Urte askoan egin du lan Gipuzkoako eta Euskadiko Triatloi Federazioan, eta ongi zaindu du kirol hau.
TXIRRINDULARITZA ION AREITIO eta IRENE CAMINOS
ION ARETIO: Trialsin txirrindularia. Europako txapelduna, munduko txapeldunordea, 4. sailkatua munduko kopako sailkapen orokorrean eta 3.a Espainiako Txapelketan.
IRENE CAMINOS: Trialsin txirrindularia. Espainiako txapelduna, 3. sailkatua munduko kopako sailkapen orokorrean eta 4.a Europako Txapelketan.
Eibar KEko urpeko jarduera saileko ordezkaria izan da 40 urtez baino gehiagoz, urpekari tituluduna 1977tik eta saileko eta klubeko dinamizatzailea.
1991n Gros Xake Kluba sortu zuen, egun Euskadiko klub garrantzitsuena. Baliabide gutxirekin hasi arren, lana eta adoreari esker gauzak aldatu zituen: instalazio duinak lortzeaz gain, kluba 2011ko Espainiako txapeldun izan zen, eta Europako lehiaketetan parte hartzen zuen bakarra luzaroan. Norgehiagoka mordoa antolatu ditu, baita txikientzat ere, eta Gipuzkoako xakean erreferente bilakatu da.
barcelona f.c.
madrid cff
racing club el ferrol
mirandes c.d.
zast 2009
aldapeta maria ikastetxea
barcelona f.c.
valencia c.f. s.a.d.
ostadar s.k.t -b-
saskiaxular
sporting club de huelva c.d. 0
eibar s.a.d. 1