Asteazkena, 2015.eko Maiatzak 27
Anaitasunako halterofiliako aretoan ospatu zen pasa den Maiatzak 16an Euskadiko absolutu mailako txapelketa. 8 kirolariz osatu zen Gipuzkoako selekzioarekin bi ZKEhalterofiliako pultsoari izan ziren hautatuak: Danel Lopez eta Stepan Tsirkin. Taldekako txapelketan Gipuzkoak lortu zuen lehen postua 210 puntukin, Bizkaia bigarren 192 puntukin, Nafarroa hirugarren 188 punturekin eta laugarren postua Arabak lortu zuen 114 puntukin. Gipuzkoako hautatzaileren laguntzaile gisa aritu zen Jon Mendizabal, zarauztarren lehiaketa gidatzen.
Bakarkako txapelketan bi pultsolari zarauztarrak txapeldunordeak izan ziren.
Danel 69kg-ko kategorian lehiatu zen. Zilarrezko domina lortu zuen, Jon Sasian pultsolari zizurkildarraren atzetik Gipuzkoako txapelketan gertatu zen bezala Abiadan parekatuta amaitu zuen lehia Danelek 101kg jaso zituelarik, Baina jaso eta bultzako txandan Danelek 110kg jaso zituen eta ez zen nahiko izan lehen postua lortzeko.
Stepan +105kg-ko kategorian lehiatu zen. Zilarrezko domina lortu zuen, Nedko Savinov pultsolari Nafarraren atzetik. Lehia osoa parekatuta joan zen baina azkenik 9kg-ko diferentziaz Stepanek ez zuen lehen postua lortu nahiz eta abaidan 130kg jaso eta jaso eta bultzan 166kg.
Ekainak 13an Madrilen ospatuko den Espainiako txapelketan Euskadko selekzioarekin izango da Danel Lopez Euskadiko txapelketan txartela lortu eta gero. Gainera, Euskadiko hautatzaileak, Stepan Tsirkin eta Jon Mendizabal ere deitu ditu ordezko gisa. Euskadiko selekzioa Euskadiko 8 pultsolaririk onenetaz osatzen da, gainera 4 ordezko hautatzen dira.
domusa teknik isb
bosonit unibasket
c.d. bidasoa-irun
helvetia anaitasuna
guuk gipuzkoa basket
melilla baloncesto club
villarreal c.f. s.a.d.
at de madrid c. s.a.d.
eibar s.a.d.
eldense c.d.
movistar estudiantes
idk euskotren