Igandea, 2015.eko Urriak 4
Pasa den larunbatean (Urriak 3) Aritzbataldeko halterofilia areatoan ZKEhaltefofiliak Gipuzkoako taldekako txapelketa, Liga nazionaleko 4. jardunaldia, Errege koparako sailkapena eta Erregina koparako sailkapeneko txapelketak antolatu zituen. 4 tatik ordu betez pultsoari denak pixatu ondoren lehia arratsaldeko 5etan hasi zen eta gabeko 10ak arte luzatu zen. 27 pultsolari lehiatu ziren denera. Inko Illarramendi Gipuzkoako Federazioko Presidentea gustora azaldu zen txapelketa ren mailataz eta baita ikuskizunaz gabeko 10tan sari banaketan zenbat ikusle gelditzen ziren ikustea lekuko..
Gipuzkoako taldekako txapelketan 6 pultsolariko 4 taldek hartu zuten parte, Zizurkilko Danok Danena, Irungo Argitrans eta ZKEhalterofiliako bi talde. Taldekako sailkapena, talde bakoitzeko 5 kirolari onenen puntuaketa batuta lortzen da (puntuaketa baxuena ez zenkontutan hartzen). Puntuaketa kirolari bakoitzaren gorputz pixua eta jasotako pixuan arabera lortzen da. Horrela, sorpresarik ez zen egon eta Danok Danena taldeak lortu zen lehen postua 1532,540 punturekin. Danena talde indartsuak, bi pultsolari bizkaitar ditu taldean eta hauen artean egun Euskadiko rankinean lehen postua duena. ZKE- ko lehendakaria den Esteban Collantesek eman zion txapeldunaren saria Danenako entrenatzaile den Battis Kortajarenari. Bigarren postuan ZKEhalterofiliako lehen taldea suertatu zen 1350,845 punturekin, 2014-ko postua onduz. Hirugarren postuan. Irungo Argitrans taldea 1184,475 punturekin, eta azkenik ZKEhalterofiliako bigarren taldea 815,002 punturekin. Enrique Kortajarenaren hitzetan urte osoan lana ondo egin dugu, talde sendoa eta zabala dugu. Horrek lehen taldea osatzeko orduan konpetentzia haundia sortzen du eta mutilak gogoz etortzen dira entrenamenduetara. Ibon Eguzkitza taldeko kapitainaren arabera taldea goruntz joango da ondorengo urteetan, txapelketako talde gazteenak aurkeztu ditugu eta hobekuntza margena haundia dugu. Hurrengo urteari begira aurtengoa hobetzeko helburua dugu.
Bestetik, Nekane Martinez Aragoiko epaileen federazioko ordeazkariaren begiradapean, liga nazionaleko 4. jardunaldia eta errege kopako finalerako sailkapenerako 5 talde izan ziren lehian. Gipuzkoako taldekako txapelketako laurak gehi ZKEhalterofiliako hirugarren talde bat. Ligarako taldeko partaide guztien puntuaketa batzen da. ZKEhalterofiliako taldeek, ondorengo pultsolariekin emaitza hauek lortu zituzten:
ZKEhalterofilia A: Danel Lopez, Borja Bravo, Jon Mendizabal, Imanol Zulaika, Ibon Eguskitza, Stepan Tsirkin: 1581,86 puntu, ZKEhalterofiliako ligako errekorra.
ZKEhalterofilia B: Ximon Lopez, Xabier Igleisas, Inko Illarramendi, Jose Luis Albertino, Aitor Gabirondo, Axier Uranga: 1008,7 puntu
ZKEhalterofilia C: Danel Mendizabal, Jesus Rugarcia, Bastian Parra, Gorka Ortega: 504,938 puntu
Hirugarren jardunaldiaren ondoren, ZKEhalterofliako taldeen postuak 16., 46. y 61. ziren. Jardunaldi honen onderen postu hauek hobetzea espero dute, batez ere 16. postu hori. Hurrengo urteari begira Juan Antonio Mendizabal entrenadoreak ondorengoa zioen: liga nazionala 2012. urtean hasi zen, orduztik taldea goruntz dator, 2012 an talde bat izatetik, 2014. urtean bi talde eta 2015. urtean hiru taldera pasa gera. Gainera lehen taldearen progresioa nabaria da: 2012. urtean 25. postua, 2013. urtean 20. postua, 2014. urtean 16. postua eta aurten postu hau hobetutzekotan gaude. Gainera, atzetik datozen gazteak taldea hobetzea bultzatuko gaituzte. Federazioak argitaratuko ditu faseetako emaitzak hurrengo astean.
Honetaz gain erregina koparako sailkapena fasea ere ospatu zen, Danenako taldeko 6 neskek parte hartu zuten eta 940 puntu lortu zituzten, fasetako emaitzen berri federazioak emango du. Talde hau osatzeko ere Basauriko Urbi taldeko kirolariak fitxatu ditu Danena taldeak. Horrela, ZKEhalterofiliak hurrengo urtera begira taldean daudena neskekin batera neska taldea ere osatzeko nahian, halterofilia ezagutu nahiko luken neska orori gonbidapena luzatzen die astelehenean edo ostegunean 18:30tan taldeko neskekin entrenatzera Aritzbataldeko halterofilia aretoan. info@zkehalterofilia.com, @zkehalterofilia edo www.facebook.comzkehalterofilia -en ere harremanetan jarri zaitezkete.
Arratsalde osoan zehar halterofilia areato jendez gainezak egon zen. 100 pertsona baino gehiago hurbildu ziren lehiaketa jarraitzera, eta batzuk aretotik kanpo geratu behar izan zuten. Halterofilia aretoa txiki geratu zen horrelako txapelketa baterako. Jon Mendizabal ZKEhalterofiliako presidenteak zioen Hurrengo ekintzei begira konponbide bila hasi beharko dugu.
domusa teknik isb
bosonit unibasket
c.d. bidasoa-irun
helvetia anaitasuna
movistar estudiantes
idk euskotren
guuk gipuzkoa basket
melilla baloncesto club
villarreal c.f. s.a.d.
at de madrid c. s.a.d.
eibar s.a.d.
eldense c.d.