Kirolak.net

 

Hemen zaude:

  1. Hasiera
  2. Nortzuk gara

Nortzuk gara

AFEDEGI gara, Gipuzkoako Kirol Federazioen Elkartea. Euskadiko elkarte erroldan AS/G/05297/1995 zenbakiarekin inskribatutako IRABAZI ASMORIK GABEKO erakunde bat gara. Gipuzkoako kirolaren interesak babestea dugu helburu nagusia eta horretarako kirol erakunde, eta bereziki Gipuzkoako federazioentzat, zerbitzuak eskaintzen ditugu.
Logotipo Afedegi

Egungo zerbitzuak:

  • Kontabilitate, lan eta zerga aholkularitza
  • Kirol-zuzenbide aholkularitza
  • Prentsa eta komunikazio aholkularitza
  • Administrazio kudeaketa aholkularitza: diru-laguntza, teknologia berriak, LOPD, lan-arriskuen prebentzioa…
  • KIROLAREKIN, kirol-boluntariotza egitasmoaren kudeaketa
  • KIROLAK.NET “Gipuzkoako kirolaren webgunea”-ren kudeaketa
  • Bazkide diren federazioentzat baldintza bereziak adostu eta kudeatzen ditu: Anoeta estadioaren inguruan aparkatzea baimentzen duten txartelak, banku hitzarmenak, telefonia, bulego-materiala eta bestelako hornikuntzak…
  • Erakunde eta Herri Administrazioaren aurrean kide guztien gaiak bideratzea.
  • Itzulpen eleanitza: Estatutuak, araudiak, dokumentuak...

Lotura interesgarriak

Argazki galeria

Argazki galeria
AFEDEGIren logotipoa