COIko Emakumea Sustatzeko Atalaren arduraduna izanik, erakunde olinpikoaren jardun ildoak ezarri zituen:
- Joko Olinpikoetan emakumezkoen kirola sustatzea, eta, Nazioarteko Federazioekin eta Joko Olinpikoen Batzorde Antolatzaileekin batera, hain zuzen ere, honako hau erabaki dute, alegia, COIren bitartez, programa olinpikoan sartzeko asmoa duten kirol guztiei emakumezkoen lehiaketak egitea exijitzea. Horren ondorioz, Sydney 2000n, lehenengoz, gizonek adinako taldekako kiroletan hartu zuten parte.
- 1981.etik, Samaranch lehendakariaren ekimenez, aukeratu ziren 117 kidetatik, 16 emakumezkoak dira. COIk 2000 urterako ezarri zuen helburua, 2000. urtearen amaierarako, Estatuko Batzorde Olinpiko guztietan eta Nazioarteko Federazio guztietan, zuzendari karguen %10 emakumezkoentzat izatea, eta 2005. urterako %20.