Astelehena, 2020.eko Maiatzak 25
SUPER AMARA Bidasoa Atletiko Taldeak, ekainaren 27an (larunbata), 10:30ean, ospatu behar zen “San Martzialeko Igoera” kirol-probaren antolatzaile bezala, 44. edizioa bertan behera utzi behar dugula jakinarazten dizuegu.
Gaur egungo egoera ikusita, eta beti bezala prebentzio eta zuhurtasun ildoetan lan eginez, eta COVID-19 pandemiak ezarritako nahitaezko segurtasun-neurriei eusteko ezintasunean, erabaki hau hartu da. Ekitaldia bertan behera geratu da, ez da atzeratu. San Pedro eta San Martzial jaiak direla eta antolatutako ekitaldia da, horregatik, ez dugu beste inon lekurik duenik ikusten. 44. edizio honi berriro ekingo diogu, eta are gogo handiagoz 2021ean.
Mila esker zuen ulermenagatik.
SUPER AMARA BAT-eko zuzendaritza batzordea