Elikadura, aurretik aholku medikuak jarraitu ez dituztenen edo "kirol-elikadura kultura" hedatuagoa dagoen kirolak egiten ez dituzten eskiatzaileentzako alderdi nahiko ezezaguna da.
Gorputza, ondo funtzionarazi behar dugun makina bat da eta horregatik "erregai" egokia eman behar diogu. Bizi-baldintza normaletan motorea edozein erregairekin dabil, baina hotz, estres, altitude eta neke muskular baldintzetan, ekarpen egokiak behar dira, eskia praktikatu baino lehen, bitartean eta ondoren.
Irteera baino lehen, bezperan pasta jan behar da, absortzio geldoa duten gluzidoak baititu. Goizean, eskiatzaileak 3 ordutako araua errespetatu beharko du eta aktibitatean hasteko denbora hori utzi beharko du. Hala ere, digestioa arazorik gabe egiten dutenen kasutan denbora une hori 2 ordutara murriztu daiteke.
Gosariak ondoko hau beharko du izan:
Honela, gosaria otordu hiperhidrikoa, hipergluzidikoa eta hiperproteikoa izango da.
Esfortzua egiten dugunean gluzido azkarrek hartzen dute parte. Organismoak bere glikogeno-gordekinak oso azkar erabiltzen ditu eta hauek berritu behar dira. Izen desberdinekin komertzializatzen diren zereal-barrak ezinhobeak dira, glukosa-ekarpenagatik eta duten tamaina txikiagatik. Hala ere, komenigarria da adituei aholkua eskatzea eta izen eta zapore desberdinetako barrak probatzea bere ekintzataz ziur egoteko. Hau dena ur eta zukuekin osatu beharko dugu, askotan egarririk ez izan arren, lehen esan dugun bezala berritu behar den ur-galera handia baitago.
Esfortzua egin ondoren “bateria” kargatu behar da eta jarraitu karbohidratoen familiaren janariarekin, hala nola, barazkiak, entsalada, patatak, pasta edo arroza eta haragi eta arrainen proteina-ekarpena ziurtatu.
Iturria: Dr. Enrique Pérez de Ayala
Informazio gehiago: www.medicina-deportiva.net
cpk kaldereria isb 36
antigua - luberri k.e. 59
mondragon lingua ointxe! 50
marmoles aztiria isb 89
zasteartea 35
zasteazkena 43
helvetia anaitasuna 34
ilcapo hondarribia bidasoa 27
egia - teila fabrika 34
trapagarán 32
c.d. bidasoa-irun 34
frigorifico morrazo 23