Igandea, 2013.eko Otsailak 10
Hurrengo asteburuan, otsailak 13, Euskadiko duatloi denboraldi berria hasiko da.
Euskadiko Triatloi federazioak antolatutako probei bagagozkio, hogeitahamazortzi izango dira ospatuko direnak, bai duatloian zein triatloian baita akuatloian eta duatloi krosean ere, Euskadi osoan zehar, otsailean hasi eta irailaren askenengo astebururarte.
Duatloi denboraldiak, hamahiru proba izango ditu, distantzia sprint, motz eta luzean, otsaila, martxoa, apirila eta maiatzean ospatuko direlarik. Hamar Bizkaian eta hiru Gipuzkoan. Zirkuituarekin batera, modalitate guztietako Euskadiko duatloi txapelketak jokatuko dira.
Triatloi denboraldiari bagagozkio, maiatzaren 4an hasi, duatloiko denboraldi amaierarekin bat eginez, eta irailaren erdialdean emango zaio amaiera. Bost hilabete hauetan, hamazazpi proba ospatuko dira. Zortzi Bizkaian eta Gipuzkoan eta bat Araban. Zirkuitoarekin batera, modalitate guztietako Euskadiko triatloi Txapelketak jokatuko dira. Distantzia luzeak ere bere lekua izango du, Bizkaian Gexto, Bilbo eta Garain, Gipuzkoan Zarautzen eta Araban Gasteizen. Triatloi hauekin bat, Donostian, Emakumeren Triatloia ospatuko da.
Euskadiko akuatloi txapelketa beste behin Plentzia herri bizkaitarrean jokatuko da uztailak 13an, eta Euskadiko duatloi kros txapelketa Galdakao herri bizkaitarrean irailaren bukaeran jokatuko da.
deusto s.d. 1
beasain s.d. 0
añorga k.k.e 2
derio c.d. 3
costa adeje tenerife 0
real sociedad de f. s.a.d. 1
levante u.d. 2
eibar 2
unionistas salamanca 1
real sociedad s.a.d. 0
laskorain k.e. 2
tauste f.s. acontebro 4