Osteguna, 2013.eko Otsailak 14
SOPELANAKO VIII. DUATLOIA
2013/02/16
Datorren larunbata, otsailak 16, duatloiko zita Sopelanan izango da, denboraldi berriari hasiera emango dion proba izango delarik. Proba sprint distantzian lastertuko da, eta Hirubi Triatloi Taldea eta ETFk antolatzen dute.
Irteera, helmuga eta boxeak, Sopelanako Udaletxe inguruan kokatuko dira, Aretxabaleta Enparantzan, 250 duatleta inguru espero direlarik. Duatletek, 5,2kmtako oinezko atala, 19,2kmtako bigarren bizikleta saioan eta amaitzeko, helmuga lerrora iritsi aurretik, azken 2,5kmtako oinezko lasterketari aurre egin beharko diote.
Oinezko bi saioak, osoki, herriko kaleetan zehar igaroko dira. Lehen atalean, partehartzaileek bi itzuliz osatutako ibilbideari aurre egin beharko diote eta bigarren transizioaren ondoren, helmuga lerrora iritsi baino lehenago, beste itzuli bat eman beharko diote ibilbide berberari.
Bizikleta saioan, lehen transizioaren ondoren, Uribe Kostako herri printzipalenetatik igaroko den zirkuitu bati aurren egin beharko diote. Sopelanatik irten, Barrika, Plentzia, Urduliz, berriro Plentzia, Barrika zeharkatuz Sopelanara itzultzeko.
Probari, arratsaldeko 16,15 emakumezkoen atalean eta 16,30etan gizonezkoen atalean emango zaio hasiera.
XIV. BARAKALDOKO DUATLOIA
2012/2/17
Igande honetan berriz, otsailak 17an, goizeko 10etan, Club Triatlón Barakaldo eta Euskadiko Triatloi Federazioak antolatuta, Barakaldo izango da 2013. urteko duatloi zirkuitoko bigarren proba puntuagarria bere gain hartuko duen herria, sprint distantzian lastertuko dena, aurtengoan bere hamalaugarren edizioa ospatuko delarik.
Edizio honetan, boxeak, irteera eta helmuga, San Vicente Kirol Hirian kokatuta egongo dira. Oinezko bi ibilbideak, 5kmtakoa eta 2,5kmtakoa, herri barruko ibilbidean osotuko dira. 19kmtako bizikleta saioko ibilbidea erabat launa izango da, zirkuito bati hiru itzuli eman beharko zaizkiolarik. Hau horrela, lasterketa eskuratzeko orduan, Kirol Hiriko atletismo pistetan izango den helmuga lerrora heldu arte, borroka gogorra espero da, launean adituak direnen artean.
añorga k.k.e 2
derio c.d. 3
lagun onak c.d. 2
padura c.d. 1
vitoria c.d. 2
pasaia k.e. 2
tolosa c.f. 1
berriozar cf 0
arratia 1
eibar b 2
laskorain k.e. 2
tauste f.s. acontebro 4