Asteazkena, 2013.eko Otsailak 20
Larunbata otsailak 23, bizkaiako Mungia herrian izango da duatloi zita, Urdaitri Triatloi Taldea eta Euskadiko Triatloi Federazioak antolatuta. Duatloi honen bosgarren edizioa izango da eta sprint distantzian (5km-21km-2’5km) lastertuko da, 2013. urteko duatloi zirkutuko hirugarren proba izanik.
Irteera eta helmuga, baita boxeak ere Mungiako udaletxe inguruan kokatuko dira. Proba, lehen atalean, 5kmtako oinezko lasterketaz osatuko da, herriko ibilbide bati bi itzuli emanez eta hirugarren atalean 2,5kmtakoa, ibilbide berari itzuli bat emanez. Bi atal hauen artean, bizikleta gainean, bigarren atala osatuko dute, 21kmtakoa ibilbide bati 10,5kmtako bi itzuli emanez, Mungian hasi, Billela Gaina, Jatabe Maruri eta Gatika Gaina pasatu ondoren berrriro Mungiatik inguratu, probako muinetik pasatuz, bigarren itzuli bat emateko.
Probaren hasiera emakumezkoetan 16,00etan, eta gizonezkoetan 16,15etan izango da.
2013 urteko duatloi zirkuituko lehen bi proba jokatu ondoren, honela dago sailkapen nagusia:
EMAKUMEZKOETAN:
1 NEREA GAMBRA LOPEZ
2 URIBARRI EGUIA JAURREGUI
3 MILOS MALLOL SOLER
GIZONEZKOETAN:
1 IURGI ETXEANDIA LEJARCEGUI
2 IÑIGO LAZKANO IRIONDO
3 JON AZPIAZU TOBAR
vitoria c.d. 2
pasaia k.e. 2
añorga k.k.e 2
derio c.d. 3
lagun onak c.d. 2
padura c.d. 1
durango scd 2
touring ke 3
barcelona 2
real sociedad 0
villarreal c.f. s.a.d. 1
eibar s.a.d. 1