Asteazkena, 2013.eko Otsailak 27
Datorren larunbata martxoak 2, Eibar Triatloi Taldeak, Gipuzkoako Triatloi Federazioak eta Euskadiko Triatloi Federazioak Eibarko duatloiaren hogeitabigarren edizioa antolatuko dute. Euskal Herriko zirkuiturako laugarren proba puntuagarria izango da duatloi zirkuitoari dagokionez eta sprint distantzian (5km-25km-2,5km) lastertuko da. Gainera, aurtengoan ere Gipuzkoako duatloi sprint txapelketa izango da.
Proba, arratsaldeko 16tan hasiko da eta lehen oinezko lasterketan 5kmko ibilbideari aurre egin beharko diote, 24km bizikleta saioan eta amaitzeko oinezko lasterketako beste 2,5km. Lasterketaren muina, Untzaga Plazaren inguruan kokatuko da, bertan irteera, helmuga eta boxeak kokatuko bait dira.
Oinezko bi lasterketak, herriko kaleetatik igaroko dira. Lehen atalean bi itzuli eman beharko dituzte eta hirugarrean itzuli bat egin beharko dute, ibilbide Berberati. Oinezko bi atalen artean, duatletek bizikleta saioari aurre egin beharko diote, boxeetatik irten eta Legarre Kaletik bariantea hartuko dute Maltzagara norantzan. Soraluze pasatu, bariantetik eta Osintxura helduko dira, Osintxuko erdiko kaleetatik vuelta hartu berriz bariantetik Maltzagara eta Eibarrera hurbilduz. Eibarrera Estasiño Kaletik sartuko dira Untzagaruntz, boxeetara heltzeko.
deusto s.d. 1
beasain s.d. 0
basconia c.d. 3
anaitasuna c.d. 2
durango scd 2
touring ke 3
añorga k.k.e 4
salamanca 2
arratia 1
eibar b 2
villarreal c.f. s.a.d. 1
eibar s.a.d. 1