Asteartea, 2018.eko Ekainak 19
Pasa den larunbatean, ekainaren 17an, arratsaldeko 17:00etan ematen zitzaion hasiera Lekeitiko XXVI. Triatloiari, aldi berean Euskadiko Txapelketa Sprint Distantziako Triatloian izango zena.
Bizkaiko kostaldeko herrian bildutako 475 triatletek aurre egin behar izan zioten 750 metrori igerian, ondoren bizikleta hartzeko eta 24 kilometro egiteko bi gurpilen gainean eta azkenik proba horretan ohikoa izaten den Santa Katalina ermitarainoko igoera eta jaitsiera korrikako 5 kilometroak osatzeko.
Euskadiko Txapelketari dagokionez maila absolutoan Pili Bodegas (Yepa! T.K.) izan zen bigarren tokian eta Naia Ozkorta (Yepa! T.K.) hirugarren. Aurretik izan zuten Mireia Arrillaga (Garraitz T.K.). Gizonezkoen podiuma kategoria honetan hurrengoek osatu zuten: Ander Segurola (ANB Triathlon), Urko Herran (Ascentium Arabatri) eta Joanes Goitisolo (Ascentium Arabatri).
Gipuzkoarrei dagokionez, Euskadiko Txapelketako hurrengo kategorietan zapaldu zuten podiumak: 23 urtez azpiko mailan onena Ainhize Barrainkua (Aloña Mendi K.E.) izan zen, Larraitz Esnaola (Zumitza T.T.) bigarren eta Maialen Zamakola (Delteco Eibar T.T.) eta Unai Sagarzazu (Baxurde Txiki T.T.) hirugarrenak. V1 kategorian Pili Bodegas lehen postuan helmugaratu zen, Adriana Campoy (Yepa! T.K.) eta Ricard Goñi (Atxintxintxa Servimasa T.T.) bigarrenak eta Leire Lizarralde (Irrintzi-SMG) eta Aitor Tejeria (Irrintzi-SMG) hirugarrenak. V2 Kategorian Jon Marquet (Atletico San Sebastián) bigarren izan zen eta Josune Murua (NikTri) eta Mariano Sanchez (Zarautz T.E.) hirugarrenak izan ziren. V3 kategorian Jose Mugikak (Urola T.K.) lortu zuen garaipena.
Taldekako sailkapenei dagokionez emakumezkoetan Yepa! Izan zen zen azkarrena eta Atletico San Sebastian bigarren gelditu zen.
Lasterketari dagokionez emakumezkoetan azkarrena izan zen Asleigh Gentle, bigarren helmugaratu zen Charlotte Mc Shane eta hirugarren Emma Jeffcoat. Gizonezkoetan garaipena lortu zuen Ryan Baile-k. Atzetik izan zituen David Castro (WQTR-Rodacal Beyern) eta Luke Burns.
Lekeitioko XXXVI. Triatloia Euskadiko Zirkuituko laugarren proba puntuagarria izan zen. Triatletek zirkuituarekin hurrengo zita ekainaren 24ean izango dute Onditz Oroituz – Donostiako Triatloian.
Resultados: http://www.triatloi.org/campus/pub/clasificacionPrueba.asp?idioma=eu&idPrueba=1404
tolosa c.f.
logroñes
barbastro u.d.
real sociedad s.a.d. c
osasuna promesas
real union club s.a.d.
real sociedad de f. s.a.d.
real madrid c.f.
real sociedad de f. s.a.d.
atletico de madrid
c.d. bidasoa-irun
frigorifico morrazo