Asteartea, 2018.eko Irailak 11
Pasa den irailaren 08an Zumaiako XII. Triatloia eta Zumaiako VII. Triatloi Herrikoia ospatu ziren Zumaiatko Triatloi Taldeak antolatuta eta elkarlanean Gipuzkoako Triatloi Federazio eta Euskadiko Triatloi Federazioarekin.
Zumaiako XII. Triatloia arratsaldeko 16.45etan hasi zen parte hartzen zuten ehundik gora emakumeei irteera emanez. 17:00etan gizonei eman zitzaien irteera.
Zumaian bildutako 400 triatletak aurretik zituzten 750 metro igerian, 20 kilometro bizikletan eta amaitzeko 5 kilometro korrika.
Azkarrena emakumezkoen artean izan zen Irene Loizate (Saltoki Trikideak), bigarren helmugaratu zen Usoa Ostolaza (Saltoki Trikideak) eta hirugarren postuan helmugaratu zen Mireia Arrillaga (Garraitz Kirol Taldea). Gizonezkoei dagokionez lehena helmugan Joanes Goitisolo (Ascentium Arabatri) izan zen, bigarren tokian helmugaratu zen Mikel Ugarte (Saltoki Trikideak) eta hirugarrena izan zen Guillermo Vahl (Zarautz Triatloi Elkartea).
Kategoriei dagokionez onenak izan ziren Nerea Berasategi (Saltoki Trikideak) eta Igor Ruiz kadeteetan; Nerea Fernandez (Mugarra Triatloi Taldea) eta Unai Zabala (Mugarra Triatloi Taldea) juniorretan; Irene Loizate (Saltoki Trikideak) eta Iñaki Burgoy (Atletico San Sebastian) 23 urtez azpiko mailan; Amaia Ostolaza eta Zorion Kareaga (Alarabi Lea-Artibai Markina) V1 mailan; Mª Pilar Esnaola (Tolosaldeko Triatloi Taldea) eta Alejandro Altuna (Antxintxika Debagoiena Triatloi Taldea) V2 mailan eta Jose Mujika (Urola Triatloi Kluba) V3 mailan.
Taldeka onenak emakumezkoetan Saltoki Trikideak izan ziren (Irene Loizate, Usoa Ostolaza eta Nerea Berasategi) eta gizonezkoetan Atletico San Sebastian (Iñaki Burgoy, Ander Iradi eta Lizar Irazusta).
Zumaiako VII. Triatloi Herrikoia
Ordu batzuk lehenago, azken urteetako ohiturari jarraituz, Zumaiako Triatloi Herrikoia ospatu zen. Proban 200 kirolari herrikoiek parte hartu zuten. Aurre egin behar izan zien 300 metroko igeriketari, 10 kilometroko bizikleta gainean eta amaitzeko 2,5 kilometro korrika.
Azkarrena emakumezkoen artean Aratz Rodriguez izan zen. Atzetik izan zituen Ane Otaegi eta Eneka Muñagorri. Gizonezkoei dagokionez Angel Hilario izan zen lehena helmugan, eta jarraian heldu ziren Iker Pagola eta Julen Izagirre.
Proba hauekin amaiera ematen zaie Euskadiko Triatloi Zirkuituari eta probei Gipuzkoan 2018 dagokionez. Euskadiko Triatloi Federazioko egutegiko hurrengo proba Getxoko II. Akuatloia eta Getxoko II. Akuatloi Herrikoia izango dira, irailaren 22an. Lehenengoa Euskadiko Txapelketa izango da absolutu eta kategorietan.
real sociedad de f. s.a.d. 0
atletico de madrid 2
osasuna promesas 2
real union club s.a.d. 1
mek eibar eskubaloia 22
tolosa c.f. eskubaloia 31
egia - teila fabrika 34
trapagarán 32
racing club el ferrol
mirandes c.d.
barcelona f.c.
madrid cff