Igandea, 2013.eko Otsailak 10
Abadiñok berreskuratu egin du 640 kiloko txapela hiru urteren ostean
Abadiñok mendean hartu du Ibarra iazko txapelduna gizonezkoen 640 kiloko finalean, eta bizkaitarrek aurtengo goma gaineko Euskadiko Sokatira Txapelketako bigarren txapela jantzi dute 680 kilokoaren ondoren. Gainera, Abadiño A-k saioko tiraldi guztiak irabazi ditu. Emakumezkoen 540 kilokoan, berriz, berdindu egin dute Ibarrak eta Badaiotzek, lehen jardunaldian bezalaxe. Beraz, hirugarren eta azken jardunaldian erabaki beharko dute txapela.
Durangoko Landako gunean jokatu da txapelketako laugarren saioa, gaur
(otsailak 9). Agian, gune zabalegia gertatu da saioaren ikusgarritasunerako.
Gizonezkoen 640 kiloko finalari dagokionez, sei talde aritu dira lanean elkarren kontrako ligaskan: Ibarra (Ibarra, Gipuzkoa), Abadiño A (Abadiño, Bizkaia), Ñapurrak (Ezpeleta, Lapurdi), Zuraide (Zuraide, Lapurdi), Murueta (Murueta, Bizkaia), Berriozar (Berriozar, Nafarroa Garaia). Zozketa egin ondoren, Ñapurrakek eta Berriozarrek neurtu dituzte indarrak lehen txandan, eta lapurtarrak gailendu dira bi tiraldietan. Ondoren, Ñapurrakek Abadiño A eta Ibarraren kontra galdu du, eta, Zuraide eta Murueta menderatu ditu. Lehen itzuliko hirugarren txandan jardun dute Ibarrak eta Abadiño A-k. Lehen tiraldian egin dio aurre Ibarrak txapeldunari, baina bi tiraldiak irabazi dituzte abadiñarrek. Handik aurrera biek hartu dituzte mendean gainerako kontrario guztiak. Hain zuzen ere, azken itzuliko 13. txandan jokatu dute elkarren kontrakoa Ñapurrakek eta Ibarrak, eta gipuzkoarrak gailendu dira bi tiraldietan.
Zuraidek Murueta eta Berriozar gainditu zituen eta Muruetak Berriozar.
2013ko Gizonezkoen 640 kiloko finaleko sailkapena:
1. Abadiño A (Abadiño, Bizkaia): 6 puntu (15 tanto)
2. Ibarra (Ibarra, Gipuzkoa): 5 puntu (12 puntu)
3. Ñapurrak (Ezpeleta, Lapurdi): 4 puntu (9 tanto)
4. Zuraide (Zuraide, Lapurdi): 3 puntu (6 tanto)
5. Murueta (Murueta, Bizkaia): 2 puntu (3 tanto)
6. Berriozar (Berriozar, Nafarroa Garaia): puntu 1 (0 tanto)
Emakumezkoen 540 kiloko txapelketan diharduten hiru taldeek, hots, Ibarra (Ibarra, Gipuzkoa), Badaiotz (Gasteiz, Araba) eta Bizindarrek (Artziniega, Araba) bigarren jardunaldia jokatu dute. Lehen txanda Bizindarrek eta Badaiotzek jokatu dute, eta gasteiztarrak gailendu dira bi tiraldietan. Ondoren jokatu dute Badaiotzek eta Ibarrak elkarren konrako norgehiagoka. Lehen tiraldia Ibarrak irabazi du, baina bigarrena Badaiotzek; hortaz, bana berdindu dute. Azken txanda Bizindarrek eta Ibarrak jokatu dute eta Ibarra nagusitu da.
OHARRA: bi itzulira jokatu dute gaur, baina lehenengo itzuliko emaitza hartu da aintzat.
Emakumezkoen 540 kiloko bigarren jardunaldiko sailkapena
1. Ibarra (Ibarra, Gipuzkoa): 4 tanto
Badaiotz (Gasteiz, Araba): 4 tanto
3. Bizindar (Artziniega, Araba): 0 tanto
540 kiloko bigarren jardunaldiko sailkapena, sailkapen orokorrari begira
1. Ibarra (Ibarra, Gipuzkoa): 2,5 puntu
Badaiotz (Gasteiz, Araba): 2,5 puntu
3. Bizindar (Artziniega, Araba): puntu 1
540 kiloko bigarren jardunaldiko sailkapena, bi jardunaldi jokatu ondoren
1. Ibarra (Ibarra, Gipuzkoa): 5 puntu
2. Badaiotz (Gasteiz, Araba): 5 puntu
3. Bizindar (Artziniega, Araba): 2 puntu
Txapelketako bosgarren saioa Ezpeletan (Lapurdi) jokatuko da, heldu den larunbatean (otsailak 16). Gizonezken 600 kiloko lehen jardunaldia jokatuko da eta emakumezkoen 540 kiloko hirugarren eta azken jardunaldia.
arratia 1
eibar b 2
laskorain k.e. 2
tauste f.s. acontebro 4
ponferradina s.d. 2
real union club s.a.d. 1
levante u.d. 2
eibar 2
costa adeje tenerife 0
real sociedad de f. s.a.d. 1
ourense baloncesto 76
guuk gipuzkoa basket 87