Ostirala, 2013.eko Otsailak 15
2013ko goma gaineko Euskadiko Sokatira Txapelketa bidearen erdira helduko da larunbatean (otsailak 16), Ezpeletan (Lapurdi), bosgarren saioa jokatuko dela. Joan zen larunbatean gizonezkoen 640 kilokoan banatu bazen txapela, larunbat honetan, emakumezkoentzat izango da txanda, 540 kiloko jarduna bere amaierara helduko baita.
SAIOA: bosgarrena.
JARDUNALDIA: emakumezkoen 540 kiloko hirugarren eta azken jardunaldia eta gizonezkoen 600 kiloko lehena
EGUNA: otsailak 16 (Iarunbata)
LEKUA: Ezpeletako (Lapurdi) Mekatu Plaza ondoko kirol gela
ORDUA: 17:00
TALDEAK:
Emakumezkoen 540 kilo (hiru talde)
Ibarra (Ibarra, Gipuzkoa)
Badaiotz (Gasteiz, Araba)
Bizindar (Artziniega, Araba)
Gizonezkoen 600 kilo (12 talde)
Ibarra (Ibarra, Gipuzkoa)
Abadiño A (Abadiño, Bizkaia)
Abadiño B (Abadiño, Bizkaia
Ñapurrak (Ezpeleta, Lapurdi)
Murueta (Murueta, Bizkaia)?
Amaiur (Amaiur, Nafarroa Garaia)
Baiona (Baiona, Lapurdi)
Basaburua-Imotz (Basaburua eta Imotz bailara, Nafarroa Garaia)
Sokarri (Arrigorriaga, Bizkaia)
Txantrea (Iruñea, Nafarroa Garaia)
Iparralde (Urduliz, Bizkaia)
6 Conceyos (Asturias, Espainia)
OHARRA: izena eman zuten taldeei dagokienez, Berriozar izango da hutsune. Bere ordez litekeena da Murueta aritzea, baina hori bihar (ostirala) erabakiko da eta jakinaraziko dizuegu.
Emakumezkoen 540 kiloko aurreko bi jardunaldietan, berdindu egin dute Badaiotzek eta Ibarrak. Lehen jardunaldia txapelketaren hasieran jokatu zuten eta bigarrena joan zen larunbatean. Hiru jardunaldira erabakiko denez txapela, ikusteko moduko norgehiagoka izango da larunbateakoa, txapela izango baitute jokoan.
OHARRA: bi itzulira izango da saioa, baina kontuan hartu beharreko emaitza lehenengo itzulikoa izango da.
540 kiloko sailkapen orokorra, bi jardunaldi jokatu ondoren
1. Ibarra (Ibarra, Gipuzkoa): 5 puntu
2. Badaiotz (Gasteiz, Araba): 5 puntu
3. Bizindar (Artziniega, Araba): 2 puntu
arratia 1
eibar b 2
laskorain k.e. 2
tauste f.s. acontebro 4
villarreal c.f. s.a.d. 1
eibar s.a.d. 1
ponferradina s.d. 2
real union club s.a.d. 1
costa adeje tenerife 0
real sociedad de f. s.a.d. 1
ourense baloncesto 76
guuk gipuzkoa basket 87