Larunbata, 2013.eko Otsailak 16
Ibarrak jantzi du txapela emakumezkoen 540 kilokoan, lehendabizikoz
Gipuzkoarrek mendean hartu dute Badaiotz, bi tiraldiak irabazita, eta emakumezkoen 540 kiloko txapela jantzi dute lehendabizikoz. Gizonezkoen 600 kiloko lehen jardunaldian, berriz, Ezpeletako Ñapurrak nagusitu da.
2013ko goma gaineko Euskadiko Sokatira Txapelketak bidearen erdiko langa gainditu du gaur (otsailak 16), Ezpeletan (Lapurdi), bosgarren saioa jokatu delarik.
17:00etatik aurrera hasi dira tiraldiak Ezpeletako Merkatu Plaza ondoko kirol gelan jokatu dira tiraldiak. Emakumezkoen 540 kiloko hirugarren eta azken jardunaldi erabakigarria eta gizonezkoen 600 kiloko lehen jardunaldia jokatu dira. Bi ordu eta erdiko saioa izan da eta giro goxoan jokatu da.
Emakumezkoen jardunaldiari dagokionez, lehian ziharduten hiru taldeek jardun dute, hots, Ibarrak (Ibarra, Gipuzkoa), Badaiotzek (Gasteiz, Araba) eta Bizindarrek (Artziniega, Araba). Ibarrak eta Badaiotzek bosna puntu zituztela ekin diote saioari, eta, gainera, elkarren aurka lehen txandan jardutea suertatu zaie zozketan; bi tiraldiak irabazi dituzte gipuzkoarrek eta baita txapela jantzi ere, ez baitute gehiegizko indar xahutzerik egin behar izan Bizindar gainditzeko gero.
Bigarren itzulia bat ere jokatu dute, eta horretan ere Ibarra gailendu da. Horrek, ordea, ez du balio izan sailkapenerako.
Emakumezkoen 540 kiloko hirugarren jardunaldiko sailkapena:
1. Ibarra (Ibarra, Gipuzkoa): 6 tanto
2. Badaiotz (Gasteiz, Araba): 3 tanto
3. Bizindar (Artziniega, Araba): 0 tanto
540 kiloko hirugarren jardunaldiko sailkapena, sailkapen orokorrari begira:
1. Ibarra (Ibarra, Gipuzkoa): 3 puntu
2. Badaiotz (Gasteiz, Araba): 2 puntu
3. Bizindar (Artziniega, Araba): Puntu 1
2013ko 540 kiloko azken sailkapena, hiru jardunaldi jokatu ondoren
1. Ibarra (Ibarra, Gipuzkoa): 8 puntu
2. Badaiotz (Gasteiz, Araba): 7 puntu
3. Bizindar (Artziniega, Araba): 3 puntu
Gizonezkoen 600 kilokoan, hamaika talde lehiatu dira, ostiralean ohartarazi baitzuen Abadiñok bere B taldeak ez zuela jarduterik izango, bizpahiru tiralari min hartuta zituelako. Ondorioz, hauek aritu dira lehian: Ibarra (Ibarra, Gipuzkoa), Abadiño (Abadiño, Bizkaia), Ñapurrak (Ezpeleta, Lapurdi), Murueta (Murueta, Bizkaia)
Amaiur (Amaiur, Nafarroa Garaia), Baiona (Baiona, Lapurdi), Basaburua-Imotz (Basaburua eta Imotz bailara, Nafarroa Garaia), Sokarri (Arrigorriaga, Bizkaia)
Txantrea (Iruñea, Nafarroa Garaia), Iparralde (Urduliz, Bizkaia), 6 Conceyos (Asturias, Espainia). Bi multzotan aritu dira hamaika taldeak.
Lehen multzoan, Ibarra, Abadiño, Sokarri, Baiona, Basaburu-Imotz eta 6 Conceyos aritu dira. Ibarrak mendean hartu ditu kontraio guztiak, eta hauxe izan da ligaskako sailkapena:
1. Ibarra: 15 tanto
2. Abadiño: 13 tanto
3. Sokarri: 9 tanto
4. Baiona: 6 puntu
5. Basaburua-Imotz: 3 puntu
6. 6 Conceyos: 0 puntu
Bigarren multzoan, Ñapurrakek txanda eta tiraldi guztiak irabazi ditu, eta beraz, lehen posturako txartelaz jabetzeko txartela bereganatu du etxeko taldeak. Ondokoa izan da ligaskako sailkapena:
1. Ñapurrak: 12 tanto
2. Iparralde: 9 tanto
3. Murueta: 6 tanto
4. Amaiur: 3 tanto
5. Txantrea: 0 tanto
Ondoren, postuak zehazteko norgehiagokak jokatu dira. Hala, Ibarrak eta Ñapurrakek lehen posturako txanda jokatu dute, eta Ibarrak irabazi ditu bi tiraldiak. Hirugarren posturako lehian, berriz, Abadiñok mendean hartu du Iparralde eta Sokarrik Murueta menderatu du. Aldiz, zazpigarren posturako lehian berdindu egin dute Amaiurrek eta Baionak. Azkenik, azkena ez sailkatzeko borrokan jardun dute Basaburua-Imotzek eta Txantreak, eta iruindarrak izan dira galtzaile:
Gizonezkoen 600 kiloko lehen jardunaldiko sailkapena:
1. Ñapurrak (Ezpeleta, Lapurdi): 10 puntu
2. barra (Ibarra, Gipuzkoa) 9 puntu
3. Abadiño (Abadiño, Bizkaia): 8puntu
4. Iparralde (Urduliz, Bizkaia: 7 puntu
5. Sokarri (Arrigorriaga, Bizkaia): 6 puntu
6. Murueta (Murueta, Bizkaia): 5 puntu
7. Amaiur (Amaiur, Nafarroa Garaia): 3,5 puntu
Baiona (Baiona, Lapurdi): 3,5 puntu
9. Basaburua-Imotz (Basaburua eta Imotz Nafarroa Garaia): 2 puntu
10. Txantrea (Iruñea, Nafarroa Garaia): Puntu 1
deusto s.d. 1
beasain s.d. 0
bizkerre f.t. b 1
oiartzun k.e. 2
añorga k.k.e 4
salamanca 2
durango scd 2
touring ke 3
basconia c.d. 3
anaitasuna c.d. 2
laskorain k.e. 2
tauste f.s. acontebro 4