Asteartea, 2019.eko Apirilak 9
Irazustabarrena-Arrietaren Hernani 1 taldeak irabazi zuen 1. mailako finala, eta Urdangarin-Balerdiren Hernani 3k 2. mailakoa
Hernanira joan dira emakumezkoen paleta argentinarreko txapelak Trinketeko Kluben Arteko Gipuzkoakoan. Joan den larunbatean jokatu zituzten finalak, Donostiako Gaskan. 1. mailan, Irazustabarrena-Arrietaren Hernani 1 taldeak 30-14 hartu zuen mendean bere klubeko Hernani 2 (Gutierrez-Araiztegi). Eta 2. mailan, Urdangarin-Balerdiren Hernani 3k 30-26 irabazi zion Aizpurutarren Ramuntxo taldeari:
Apirilak 6, larunbata, 10:30, Donostia-Gaska trinketa
1. Paleta argentinarra emakumezkoak, nagusien 1. maila:
HERNANI 1 (Irazustabarrena-Arrieta) 30 / HERNANI 2 (Gutierrez-Araiztegi) 14
2. Paleta argentinarra emakumezkoak, nagusien 2. maila:
RAMUNTXO (A.Aizpuru-L.Aizpuru) 26 / HERNANI 3 (Urdangarin-Balerdi) 30
fuenlabrada baloncesto 81
guuk gipuzkoa basket 71
idk euskotren 59
valencia b.c 60
mateo muñoz ribera navarra fs 1
lauburu k.e. ibarra 8
basconia c.d. 3
añorga k.k.e 0
touring ke 1
pasaia k.e. 1
burgos c.f. 2
oiartzun k.e. 0