Astelehena, 2017.eko Uztailak 17
Uztailaren 23an jokatuko dira AIAn gizonezkoen Euskadiko sega txapelketaren kanporaketak.
Izena eman duten hamar segalariak, bi multzotan banandu dira eta bi kanporaketa egingo dira egun eta toki berean.
Egin beharreko lana: segalariak 30 minutuz ariko dira ahalik eta belar-kilo gehien ebakitzeko helburuarekin, txukuntasuna aintzat hartuko da.
Kanporaketa bakoitzeko lehen bi sailkatuak (lauk), abuztuaren 6an jokatuko den finalerako txartela lortuko dute.
KANPORAKETA BIAK:
Eguna:............ UZTAILAK 23, igandea
Tokia:............. AIA (Gipuzkoa) – Andatza Auzoko Aristerrazuko belardian
Ordua:............ Lehen kanporaketa (A multzoa): 11:30, Bigarrena (B multzoa) 12:30etan
A Multzoa: Julen Gabirondo Izeta, Jon Kanflanka Ezkurra, Iñigo Mercader Soroa, Jon Otegi Odriozola, Jesus Mari Ormaetxea Telletxea “Urki”.
B Multzoa: Jokin Etxeberria Peñagarikano, Suharri Irazustabarrena Arbelaitz , Mikel Berekoetxea Zuasti, Iban Pardo Andres, Eneko Bilbao Goiri.
barcelona f.c.
madrid cff
racing club el ferrol
mirandes c.d.
zast 2009
aldapeta maria ikastetxea
barcelona f.c.
valencia c.f. s.a.d.
ostadar s.k.t -b-
saskiaxular
real union club s.a.d. 3
unionistas salamanca 1