Ostirala, 2018.eko Irailak 21
Ostiral honetan, urriak 7, nazioarteko boxeo gau garrantzitsu bat izango da Errenterian: NIGHT OF BELTS. Nazioarteko boxeo topaketa honek bi egun iraungo ditu, eta Europako eta Espainiako Txapelketa hartuko du. Boxeo gau honetan, emakumezkoen boxeoak hiru borroka izango ditu maila altuko boxeolarirekin.
Urriaren 6an, 19:00etan, gerrikoen aurkezpena eta boxeolari batzuen pisatzea egingo dira Lintziringo B&B Hotelean, Oiartzunen, eta 7an, igandea, txapelketa ospatuko da Galtzarabordako kiroldegian, Errenterian, 19:00etan. Ateak 18:00etan zabalduko dira.
NIGHT OF BELTS - GERRIKOEN GAUA izena du gauak; izan ere, bertan, jokoan izango dira Europar Batasuneko gerrikoa eta Espainiako gerrikoa.
Gaua TEAM LATIGO BOXING CLUB ERRENTERIA taldeak antolatu eta koordinatzen du, eta lan itzel baten emaitza da, bai alor profesionalean, bai alor amateurrean. Klub honek oso emaitza onak ateratzen ditu. Bertan aritzen dira probintzia mailan, autonomia mailan, maila nazionalean eta Europa mailan nabarmentzen ari diren gizonezko eta emakumezko boxeolariak.
Gau honetan, Europar Batasuneko eta Espainiako gerrikoak jarriko dira jokoan, Sebastián Pérez Garrido «LATIGO»ren eta Jacob Barreto kanariar boxeolariaren artean. Gaua boxeo modalitateko hamar borrokak osatuko dute. Horietatik hiru profesionalak izango dira, eta gainerako zazpiak amateur mailakoak.
Sebastián LATIGO Pérez boxeolari gaztea eredugarri da; izan ere amateur mailan oso ibilbide luzea eta zabala du, garrantzi handiko hamar titulu baino gehiago lortu ditu eta orain, 2015eko urrian debuta egin ondoren profesional mailan 19 urte baino ez zituela, 1. zenbakia da Ranking Nazionalean eta 951tik 109.a Munduko Rankingean. Berriki, 10 borroka egin ondoren, 9 garaipenekin (bi KOz) eta borroka baliogabe batekin, TITULO NAZIONALERAKO eta EUROPAR BATASUNEKO TITULURAKO (EBU) hautagai izendatu dute.
Erdifondoko borrokan Baionako Royer The Thak Matiouze boxeolari profesionalak nazioarteko gerrikoarengatik borrokatuko du Mansur Muti kanariarraren aurka. Royer Matiouzek hiru titulu borrokatu ditu: bitan, FRANTZIAKO TITULUA eta beste batean IBU TITULUA (International Boxing Unión), Dublinen. Matiouzek 57 borroka ditu, 17 garaipenekin, 37 porrotekin eta 7 borroka baliogabeekin. Horrek garbi uzten du nolako eskarmentua duen boxeolari honek.
Amateurretan, Nathan Miranda Pablo «NIÑO» nabarmendu behar da, Gazte mailako boxeolaria, Probintziako eta Autonomiako tituluak dituena eta brontzezko domina atera zuena Txapelketa Nazionalean, 2017an, Luma pisuan. Orobat da Espainiako titulurako hautagaia pisu horretan, Béjarren 2018ko azaroan ospatuko diren txapelketa nazionaletan.
Marcos Araujo «Martillo», berriz, 19 urteko boxeolaria da, 8 borroketan 7 garaipen dituena, bi amaitu aurretik irabazita, eta 69 kiloko kategorian aritzen dena.
Fermín Barrenetxea «Barrene»k, bere aldetik, debuta egingo du Pisu Super-pisutsuan. Barrenetxea Team Látigo Boxing taldekoa da, 24 urte ditu, 1,96ko altuera eta 105 kiloko pisua. Gauari puntu berezi bat emango dio, ez debutatzen duelako bakarrik, baizik eta ez delakoa oso ohikoa euskal boxeoan hain kategoria altuetako boxeolariak ikustea.
Hirugarren borroka profesionalean, Cristóbal Lorente Kataluiniako boxeolaria lehiatuko da, Team Látigo Boxingen babesarekin, etxeko bat gehiago balitz bezala. Cristóbal Lorentek 7 borroka egin ditu, 6 garaipenekin (3, KOz) eta borroka baliogabe batekin. Aurrean Nikaraguako boxeolari bat izango du, Bartzelonan bizi dena: Oscar Amador, 18 borroka egin dituena, 19 garaipenekin (1, KOz) eta 8 porrotekin.
Gizonezkoen borrokak boxeolari amateur hauek osatuko dituzte:
- Xabier Burgüeño. Anoeta boxeo Eskola (Donostia).
- Gipuzkoako eta Euskadiko txapelduna.
- Nedjme Eddine. Barruboxing club (Errioxa).
- Iván Lacarra. Titobox boxeo kluba (Errioxa).
- Pablo Junco. Titobox boxeo kluba (Errioxa).
- Javier Manrique. Zamudio Boxing Club (Bizkaia).
NIGHT OF BELTS honetan, emakumezkoen boxeoak hiru borroka izango ditu maila altuko boxeolarirekin.
Ringera itzuliko da Iris «La tormenta» Ezquevo, Team Látigo Boxing taldekoa, 5 urte geldirik egon ondoren. Indar handiarekin dator, eta gogotsu erakusteko nolako lan bikaina egin duen ringetara itzultzeko. Iris 28 urteko errenteriarrak lau borroka ditu, garaipen batekin, bi porrot eta borroka baliogabe batekin.
Aurrean, Oiane Parra izango du, Bizkaiko Elite Sport taldeko boxeolaria.
Orobat ikusiko dugu Andrea Lasheras boxeolari katalana, Bartzelonako KO Verdum taldekoa, Team Látigo Boxingek babesten duena hau ere. Andreak makina bat borroka egin ditu, eta Kataluniako eta Espainiako selekzioetan dago, «Revolucón»en beka bat du, IBERDROLA enpresaren babesarekin. Lasheras garrantzi handiko boxeolaria da, besteak beste titulu hauek dituena:
• Urrea Kataluniako txapelketan, 2015, 2016 eta 2017.
• Brontzea Espainiako Txapelketan, 2015.
• Urrea Espainiako Txapelketan, 2016 eta 2017.
• Urrea Adiskidetasunaren Nazioarteko Txapelketan, 2016 eta 2017.
• Urrea Open Boxing Nazioarteko Txapelketan, 2017.
• Urrea Espainiako Txapelketan, 2018.
barcelona f.c.
valencia c.f. s.a.d.
racing club el ferrol
mirandes c.d.
zast 2009
aldapeta maria ikastetxea
barcelona f.c.
madrid cff
ostadar s.k.t -b-
saskiaxular
eibar s.a.d. 2
alcorcon a.d. 0