Asteartea, 2016.eko Abuztuak 23
Berako Agerra Auzoko bestetan, urtero bezala, abuztuak 27an, larunbata, 35. aldiz Luis Mari Apeztegiaren oroimenezko krossa ospatuko da. Agerrako besten komisioak Manttaleren laguntzarekin antolatzen du proba hau eta 18tan hasiko da haurren lasterketekin. Txikienek 150 metroko distantzian parte hartuko dute, aurrebenjaminek 300, benjaminek 400, alebinek 800, eta infantilek 1200ekoan.
18.30tan helduen lasterketa izanen da, bertan, junior, senior eta beteranoen kategoriek parte hartuko dute, eta distantzia ezberdinak burutuko dituzte kategoriaren arabera. Horrela Juniorrek, (gizon eta emakume) bi bira emango diete auzoko zirkuitoari, 2900 metro osatuz.
Aurten lehenengoz, senior eta beteranoen kategoriko emakumeek gizonezkoen distantzia berdina egin behar izanen dute, hain zuzen ere auzoko zirkuitoari 4 bira edo 5800 metro.
Izen emateak, egunean bertan egin ahal izanen dira, irteeran eta proba bukatzerakoan sari banaketa egonen da irabazleentzat.
touring ke
pasaia k.e.
eibar s.a.d.
athletic club
albacete balompie s.a.d.
eibar s.a.d.
tarazona s.d.
real sociedad s.a.d.
real sociedad s.a.d. b
osasuna b
helvetia anaitasuna
ilcapo hondarribia bidasoa