Asteazkena, 2018.eko Apirilak 11
Oier Ariznabarreta eta Laura Sola garaipen berri bat lortzen saiatuko dira datorren igandean, apirilaren 15ean, egingo den Berako Mendi Maratoi Erdian. Korrikalari bizkaitarra, Sara Korrika Trailaren azken irabazlea, lasterketaren hamalaugarren edizio honetako faboritoena da, eta bere ondoz ondoko bostgarren garaipenaren bila joango da. Ariznabarretaz gain, Beñat Katarain eta Jon Ugalde ere bertan egongo dira, bigarren eta hirugarren izandakoak 2017an. Aldi berean, 2016an bigarren egindako Joxe Amunarrizek ere parte hartuko du. Beteranoen artean ez da Carlos García irundarra egongo, bere mailan azken lau urteetako irabazle izandako. Emakumendakoen kategorian Laura Sola, 2014, 2015 eta 2016ko irabazlea eta 2017ko bigarrena, eta Oihana Azkorbebeitia, 2012ko irabazlea, egongo dira. Alizia Olazabal irundarra ere ez da faltako, beteranorik hoberena azken hiru urteetan, eta Beran hiru aldiz irabazle absolutua izandakoa. Izen emandako 50 emakumeen artean ere Uxoa Irigoien dago, lehengo urtean bostgarren egin zuena.
EMAKUMEEN ERREKORRA
Hain zuzen ere, Solak 150 euroko saria jasoko du lasterketako emakume azkarrenaren marka izateagatik 2 ordu eta 26 segunduko denborarekin. Izan ere, aurtendik hasita, Berako Mendi Maratoi Erdiak ez du karreraren errekorrari 300 euroko sari bakarra emango, baizik eta bi egongo dira: 150 euroko bat gizonezkoentzako eta 150 euroko beste bat emakumeentzako. Ariznabarretak du gizonezkoen arteko markarik onena (1:37:30 2014an), Solak emakumeen arteko markarik onena izanik (2:00:10).
Beste aldi batez, korrikalari herrikoiak izango dira maratoi erdiaren protagonistak. Azken urteetan gertatu izan den bezala, korrikalarien eskura jarritako 525 dortsalak bi egun inguruan bukatu ziren. Korrikalari ezagunen artean Iñaki Berruet eta Joseba Llorente futbolari ohiak, eta Pitxi Egillor mendizalea egongo dira.
Lasterketa Nafarroako Lerroko Mendi Lasterketen Txapelketarako puntuagarria izango da berriz ere. Txapelketarako federatuta dauden korrikalari guztiek puntuatuko dute, federazio-lizentzia den lurraldekoa izandik.
14 ETA 17 URTE ARTEKOEN LASTERKETA BERRESKURATU DA
Manttalek aurten 14 eta 17 urte arteko gazteentzako lasterketa berreskuratu du, duela urte batzuk egin zen bezala. Froga, 6 kilometro eta 460 metroko desnibelarekin, maratoi erdiko irteeraren ondotik hasiko da, eta amaiera Ibardingo meta bolantean izango da. Korrikalariak Berara bueltatu ahal izango dira antolakuntzak jarritako furgonetetan.
Izen-ematea, 5 euroren truke, alsterketaren egunean bertan egin ahal izango da Berako polikiroldegian.
BEZPERAN, “ AL OTRO LADO DE LA CUERDA ” FILMEAREN EMANALDIA
Lasterketaren gosegarri modura, mendi maratoiaren bezperan, apirilaren 14ko larunbatean, Berako kultur etxean 19:30tan “Al otro lado de la cuerda” filmaren emanaldia egongo da.
Pelikula Javier Valerok zuzendua da, Arkaitz Yurritarekin batera sortutako ideia originaletik aurrera, eta eskaladaren etikari, balioei eta izaerari buruz hitz egiten du.
Emanaldia Manttalek antolatu du eta Ostargi Optikak babestu du.
Sarreraren prezioa 3 euro izango da.
EGITARAUA
2018/4/14 LARUNBATA
17.00-19.00 Dortsal eta txipak hartzeko aukera. Berako Kiroldegian.
19.30. “Al otro lado de la cuerda filmaren emanaldia. Berako Kultur Etxean.
Sarrera: 3€
2018/4/15 IGANDEA
8.30 Bera-Larun-Bera Mendi txangoa. Lasterketaren irteera gunetik Distantzia: 14 km
9.00 Bera-Usategieta-Landagaita-Bera mendi txangoa. Lasterketaren irteera gunetik Distantzia: 10 km
8.00-9.00 Dortsal ematea. Berako kiroldegian. Goiko solairuan
9.30 Berako mendi Maratoi Erdiaren irteera
9.31 14 eta 17 urte arteko gazteen lasterketaren irteera.
11:10 (gutxi gora-beherako ordua) Lehendabiziko korrikalariaren helmugaratzea
13:00 (gutxi gora-beherako ordua). Azken korrikalariaren helmugaratzea
13:30 Sari banaketa. Sari banaketa, zozketa eta hamaiketakoa
KORRIKALARIEN GIDA Pincha aquí
tolosa c.f.
logroñes
barbastro u.d.
real sociedad s.a.d. c
osasuna promesas
real union club s.a.d.
eibar s.a.d.
athletic club
helvetia anaitasuna
ilcapo hondarribia bidasoa
ereintza aguaplast
indupime basauri