Asteazkena, 2018.eko Urtarrilak 17
Zer da 3K programa?
Prestakuntza-ekintza programa bat da, hiru foru aldundiek eta Eusko Jaurlaritzak antolatua eta diruz lagundua, eta EUSKALITek koordinatua, eta bere helburua da EAEko kirol erakundeen kudeaketa hobetzen laguntzea da, Kudeaketa Aurreratuaren Ereduan oinarrituta.
Programa honen hartzaileak dira: kirol federazioak, kirol klub eta elkarteak, ikastetxeak, guraso elkarteak, kiroletako udal patronatu edo institutuak, kirol enpresa edo instalazioak, eta baita beste edozein eratako kirol entitateak ere.
Hiru urteko programa da, eta xedea da erakundeek, prestakuntza saio eta tailerren bitartez eta hainbat ariketa praktiko eginez, beren antolamenduan Kudeaketa Aurreratuaren funtsezko alderdiak eta praktika onak ezagutzea eta garatzea.
Prestakuntza saioak hiru lurraldeetan ematen dira (Bizkaia, Araba eta Gipuzkoan), eta entitate parte-hartzaileek, egin behar duten tailerraren arabera, dagokion lurraldera joan beharko dute.
2006an abian jarri zenetik, Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako 250 kirol entitatetik gora parte hartu dute programa honetan.
Programari buruzko informazio gehiago eskuratzeko:
- 3K Programaren eskuliburu osoa. Ikusteko Hemen sakatu.
- 3K programaren lehen urteari dagokion eskuliburua. Irakurtzeko Hemen sakatu..
- Programaren laburpen bideoa. Ikusteko Hemen sakatu.
Eskuliburuak arretaz irakurtzea gomendatzen dizuegu, bertan aurkituko baituzue 3K programari buruzko informazio guztia, programaren lehenengo urteari buruzkoa, eta lehen urtea gainditzeko bete behar diren baldintza guztiei buruzkoa.
Zer da 3K programatik garrantzitsuena 1. urtean?
Laburbilduz, hauek dira 1. urteko datu esanguratsuenak:
1.Parte-hartzaileek tailer hauei dagozkien 8 saioetan parte hartuko dute:
• Kudeaketa aurreratuko ereduaren tailerra.
• Plan estrategikoaren tailerra.
• Nire kirol entitatearen urteko kudeaketa plana (planaren hasiera).
2. Normalean saioetan parte hartzen duen pertsona ez bada entitateko arduraduna, arduradunak berak ezinbestean joan beharko du Kudeaketa aurreratuko ereduaren tailerraren lehenengo saiora eta Plan estrategikoaren tailerraren azkeneko saiora.
3. Parte hartzaileek goian zerrendatutako hiru tailerrak egin eta gainditu behar dituzte ezinbestean. Horrek esan nahi du tailer bakoitzean % 80ko gutxieneko asistentzia ziurtatu behar dutela, eta lanak agindutako epeetan egin behar dituztela.
4. 3K programan garatuko diren kudeaketa tresnak barruko lan taldearen bidez konpartitu eta aplikatuko dira.
3K programaren 1. urteko baldintzak bete eta ikasturtea gaindituta, entitateak formazioaren aprobetxamendu ziurtagiria deskargatu dezake, eta programaren 2. urtea egiteko aukera izango du.
Parte hartzeko baldintzak eta izena ematea
3K programaren lehen urtean parte hartzeko baldintzak 1. eranskinean jaso dira Hemen sakatu.. Izen ematea egin ahal izateko, eranskin hori irakurri behar da, eta, behin baldintzak onartuta, sinatuta itzuli behar da.
Eskaerak jasotzeko epea 2018ko otsailaren 2an amaitzen da. Eskaerak helbide honetara bidali behar dira:
kirolak@gipuzkoa.eus
Parte hartzeko eskaerak aztertu ondoren, eskatzaileei jakinaraziko zaie ea onartuak izan diren.
Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu eskuliburua, edo jo zuzenean Foru Aldundiko Kirol Zerbitzura:
Jesús Gutiérrez.
jgutierrez@gipuzkoa.eus
943112486-649829341
Edo EUSKALITera.
Natalia Fernández
nfernandez@euskalit.net
94 404 73 82
fuenlabrada baloncesto
guuk gipuzkoa basket
valencia b.c
idk euskotren
idk euskotren
valencia b.c
zast 2009
aldapeta maria ikastetxea
ostadar s.k.t -b-
saskiaxular
c. d. b. erroibide irun
askartza claret