Viernes, 08 de febrero de 2013
2013ko EUSKADIKO SOKATIRA TXAPELKETA (goma gainean)
Astebeteko etenaldiaren ostean, goma gaineko Euskadiko Sokatira Txapelketak bere bideari berrekingo dio, Durangon, larunbatean. Gainera, txapelketako bigarren txapela emango zaio gizonezkoen 640 kiloko finala irabazten duenari. Horrez gain, emakumezkoak berriro ariko dira lanean.
SAIOA: laugarrena.
JARDUNALDIA: gizonezkoen 640 kiloko finala eta emakumezkoen 540 kiloko bigarren jardunaldia
EGUNA: otsailak 9 (Iarunbata)
LEKUA: Durangoko (Bizkaia) Landako gunea
ORDUA: 17:00
TALDEAK:
Gizonezkoen 640 kilo (sei talde)
Ibarra (Ibarra, Gipuzkoa)
Abadiño A (Abadiño, Bizkaia)
Ñapurrak (Ezpeleta, Lapurdi)
Zuraide (Zuraide, Lapurdi)
Murueta (Murueta, Bizkaia)
Berriozar (Berriozar, Nafarroa Garaia)
Emakumezkoen 540 kilo (hiru talde)
Ibarra (Ibarra, Gipuzkoa)
Badaiotz (Gasteiz, Araba)
Bizindar (Artziniega, Araba)
Gizkonezkoen finalari dagokionez, elkarren kontrako ligaska jokatuko dute eta puntu gehien batzen duenak jantziko du txapela. Talde bi edo gehiagoren arteko berdinketa gertatzen bada, kitarakoak jokatuko dira ligaska amaitu ondoren. Sailkapen fasean Ibarrak eta Abadiñok izan zuten lehiarik estuena, baina Ñapurrakek ere tinko jardun zuen. Beraz, ikustekoa izango da horien hiruren arteko norgehiagoka, eta ohi bezala, zerikusi handia izango du noiz jardungo duten elkarren kontra. Hori, jakina, zozketak erabakiko du.
Aintzat hartu behar da Abadiñok izan ezik gainerako bost taldeek atsedena izan dutela. Abadiñok, aldiz, atzerriko torneo batean jardun du.
640 kiloko sailkapen faseko azken sailkapena, bi jardunaldi jokatuta:
1. Ibarra (Ibarra, Gipuzkoa): 10 + 8 = 18 puntu
2. Abadiño A (Abadiño, Bizkaia): 9 + 9= 18 puntu
3. Ñapurrak (Ezpeleta, Lapurdi): 8 + 7 = 15 puntu
4. Zuraide (Zuraide, Lapurdi): 6 + 5 = 11 puntu
Murueta (Murueta, Bizkaia): 5 + 6 = 11 puntu
6. Berriozar (Berriozar, Nafarroa Garaia): 7 + 2 = 9 puntu
7. Iparralde (Urduliz, Bizkaia): 4 + 4 = 8 puntu
8. Sokarri (Arrigorriaga, Bizkaia): 3 + 3 = 6 puntu
9. Conceyos (Asturias, Espainia): 1 + 1 = 2 puntu
Iazko txapelketako finala ere Durangon jokatu zen, otsailaren 4an, eta Ibarrak mendean hartu zuen Abadiño oso final estu eta lehiatuan. Izan ere, ligaskan berdindu egin zuten, eta baita kitarakoan ere. Kitarako hirugarren tiraldiko lehen ahaleginean, berriz, ustel egin zuten, eta, azkenean, Ibarrak jantzi zuen txapela, lehendabizikoz.
Emakumezkoen 540 kiloko txapelketan diharduten hiru taldeek bi asteko atsedena izan dute, eta berriro ariko dira lanean. Lehen jardunaldia txapelketaren hastapenean jokatu zuten, eta, Badaiotzek eta Ibarrak parra egin zuten. Gogoratu behar da hiru jardunaldira erabakiko dela txapelduna.
OHARRA: emakumezkoen jardunean, bi itzulira izango da saio bakoitzeko lehia larunbateko jardunalditik hasi eta azken jardunaldi arte. Hala ere, kontuan hartu beharreko emaitza lehenengo itzulikoa izango da.
Emakumezkoen 540 kiloko sailkapena, jardunaldi bat jokatu ondoren:
Ibarra (Ibarra, Gipuzkoa): 2,5 puntu
Badaiotz (Gasteiz, Araba): 2,5 puntu
Bizindar (Artziniega, Araba): puntu 1
HARRI-JASOTZEA
Jose Ramon Iruretagoiena Izeta II.aren marka ahalegina:
(Egur Sport-en ekitaldiaren barne).
Eguna: Otsailak 10 (igandea)
Tokia: Mendaroko (Gipuzkoa) Ikastola
Ordua: 12:25 inguru (Egur Sport-en ekitaldia 12:00etan hasiko da)
ERABILIKO DITUEN HARRIAK:
137 kiloko koadro zaharra
100 kiloko kubo zaharra
Harri bakoitzarekin 15 minutuko txanda bana egingo du, baina etenik gabe ariko da 30 minutuan.
Iñaxio Perurena Zubiturren marka saioa:
Eguna: Otsailak 10, igandea
Tokia: Leitzako (Nafarroa Garaia) Amazabal pilotalekua
Ordua: 13:00
MARKA AHALEGINA:
300 kiloko harri koadroa altxatzen saiatuko da 5 minutuko txandan.
barbastro u.d. 3
real sociedad s.a.d. c 1
osasuna promesas 2
real union club s.a.d. 1
c.d. bidasoa-irun 34
frigorifico morrazo 23
helvetia anaitasuna 34
ilcapo hondarribia bidasoa 27
ereintza aguaplast 36
indupime basauri 32
real sociedad de f. s.a.d. 0
real madrid c.f. 1