Orokorrean 20 urtetik 30era artekoa izan ohi da errendimendu fisikorik handieneko garaia, baina hori gorabehera, entrenatzen jarduten diren atletek eta kirolariek jarrai dezakete kirol batzuk egiten aurrerantzean ere. Hauek dira bizitzaren etapa berri horren efektu fisiko batzuk:
- Kanpoko ezaugarriak: Heldua izatera iritsita, gorputzak altueratik zerbait galtzen du. Lehendabizi pisua hartzen du eta geroxeago galdu egiten du. Bizkarra kurbatu egiten da, bular-aldea beherantz jausten da, artikulazioek malgutasuna galtzen dute. Azala zimurtu egiten da eta ilea gris bihurtzen da.
- Birikak: ez dira izango urteetan aurrera eginda lehen bezain elastikoak. Albeoloek aireari eusteko gaitasuna txikiagoa da. Gaitasun bitala eta birikek arnasa hartzekoa txikiagoak dira.
- Giharrak, hezurrak eta artikulazioak: Giharrek batez ere indarra galtzen dute, baina baita forma eta pisua ere. Hezurrek (batez ere kirolari handiak diren emakumezkoen kasuan) kaltzioa galtzen dute eta hauskorragoak dira. Artikulazioak urratu egiten dira eta mugimendurako erraztasuna galtzen dute.
- Odola: Bihotzak minuturo egiten duen oxigeno-gastua txikiagoa da. Gehienezko pultsuaren gaitasuna murrizten da. Pisu eta bolumen kardiakoak handitu egiten dira, baita odolaren presioa ere.
- Beste ezaugarri batzuk: Gantzak edo koipeak biltzera jotzen du, batez ere adin ertainetan (gero galdu egiten da). Beroaren aurreko tolerantzia txikitu egiten da eta tenperatura erregularrago bihurtzen da.