Kirol-Medikuntzaren Federazio Internazionalak ezartzen du, leihaketa-jarduera hastera doan banakoak mediku-kirol balorazio bat egin behar duela. Mota honetako balorazioetan kontrol elektrokardiografiko jarraipen bat duen indar proba bat egiten da eta lortutako datuak, parametro metaboliko desberdinen ikerketarekin batera, oso lagungarriak izango dira entrenamendu pertsonalizatuetarako.
Ariketa fisikoa egiten denean behar energetikoak, eta ondorioz metabolikoak, modu azkar batean aldatzen dira, eta gorputzaren egokitzapena gertatzen da arinago edo mantsoago, banakoaren egoera funtzional eta esfortzuaren intentsitatearen arabera. Oxigeno-garrai sistema da behar energetiko horiek asetzearen arduraduna. Oxigeno kontsumoa, momentu zehatz batean organismoaren behar metabolikoen adierazle zuzena da eta ahaleginean lortutako metabolismo-mailaren indikatzaile hoberena.
Iturria: Dr.Enrique Perez de Ayala-Policlinica Gipuzkoa
Informazio gehiago: www.medicina-deportiva.net
touring ke
pasaia k.e.
burgos c.f.
oiartzun k.e.
real sociedad s.a.d. b
osasuna b
helvetia anaitasuna
ilcapo hondarribia bidasoa
ereintza aguaplast
indupime basauri
mek eibar eskubaloia
tolosa c.f. eskubaloia